Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 1998ko uztailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
3255

1040/1998 ERABAKIA, apirilaren 24koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Victoriano Irigoyen Murua jaunari Gipuzkoa­Mendebaldea Eskualdeko Bergarako Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak esleitzen dizkiona (Gipuzkoako Osasun Barrutia).

Osakidetzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 27ko 2412/1997 Erabakiaren bidez, onarpena eman zitzaion Osakidetzaren menpeko Osasun Eskualdeetako Lehen Mailako Atentzioko unitateburuak izendatzeko deialdiari.

Deialdiaren 5. oinarrian ezarritakoari jarraituz, epaimahaiak destinoak esleitzeko proposamena bidali dio Osakidetzako zuzendari nagusiari, zuzendariak erabaki lotesle baten bidez onar dezan.

Horregatik, indarrean dauden legeek langileen gainean zuzendaritza nagusi honi ematen dioten ahalmena erabiliz, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Victoriano Irigoyen Murua jaunari Gipuzkoa–Mendebaldea Eskualdeko Bergarako Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak esleitzea (Gipuzkoako Osasun Barrutia).

Bigarrena.– Victoriano Irigoyen Murua jaunak gestio- eta asistentzia-lanak egingo ditu, Osasun Eskualdeko gerentearen ardurapean, zuzenean eta hierarkikoki. Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak betetzen diharduen bitartean, bai eta funtzio horiek amaitzen direnean ere, bere kategorian dagokion plazaren titularitatea atxikiko du, eta horren oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.

Hirugarrena.– Esleipen honek ez dakar, inola ere, Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak edo ordainsariak finkatzerik, lanpostu berariazko gisa; izan ere, aukerakoa izango baita inoiz funtzio horien esleipena amaitzea.

Laugarrena.– Funtzio horiek betetzen dituen bitartean, Victoriano Irigoyen Murua jaunak ardura bereziko osagarria kobratuko du. Osagarri hori 3/1987 Errege Dekretu Legeak arautzen duen berariazko osagarrian txertatuko da, eta bere zenbatekoa eta ezaugarriak uztailaren 23ko 195/1996 Dekretuaren I. eranskinean ezarrita daude.

Bosgarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Seigarrena.– Deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari atxikiz, erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahalko zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik kontatuta.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko apirilaren 24a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.


Azterketa dokumentala