Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 1998ko uztailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
3253

135/1998 DEKRETUA, uztailaren 7koa, Gizarte Ongizate sailburuaren kargu-kentzea xedatzeko dena. (Hutsen zuzenketa)

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko 155/1993 Dekretuaren 24.1 atalean xedatutakoaren arabera, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendariak egingo du argitalpenaren gai izan diren agiriak sartzerakoan egin diren tipografia edo inpresio mailako hutsen zuzenketa, nahiz ofizioz, nahiz organu edo izaiki interesdunaren eskabidez. Agiriaren edukia aldatzea edo edukiari buruzko zalantzak sortzea gerta dadinean egingo dira zuzenketa horiek.

Gizarte Ongizate sailburuordearen kargu-kentzea xedatzen duen uztailaren 7ko 135/1998 Dekretuan (Euskal Herriko Agintaritzaren 129 zenbakian, uztailaren 10ekoan, argitaratua) horrelako hutsak egin direla ikusi denez, ondoren ematen da bidezko zuzenketa:

Idazpuruan eta xedatze-zatian (12830 eta 12867 orrialdeak), hau dioenean: «Gizarte Ongizateko sailburuordea»,

hau esan behar du: «Gizarte Arazoetarako sailburuordea».


Azterketa dokumentala