Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 1998ko uztailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Herrizaingoa
3252

AGINDUA, 1998ko ekainaren 25ekoa, Herrizaingo sailburuarena, Ertzaintzari laguntzeko Atal Teknikoaren Giza Baliabideen Zerbitzuko idazkari lanpostua izendapen askeko sistemaz betzeko deialdia ebazteko dena.

1997ko maiatzaren 26ko agindu batez (uztailaren 4ko EHAA, 127. zk.), Ertzaintzari laguntzeko Atal Teknikoaren Giza Baliabideen Zerbitzuko idazkari lanpostua izendapen askeko sistemaz betzeko deialdia egin zen. Ertzaintzari laguntzeko Atal Teknikoaren zuzendariak izendapen horri buruzko proposamena egin du, Herrizaingo Saileko Lan-Itunpeko Langileen Hitzarmen Kolektiboaren 10. atalean ezarritakoari jarraituz.

Hitzarmen kolektibo horretan ezarritako prozedura bete da, bai eta aplikatzekoak diren gainerako legezko eta erregelamenduzko arauak ere. Bestalde, proposatu den hautagaiak deialdian eskatzen diren baldintzak betezen ditu. Beraz, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Eunate Abando Duo andrea Ertzaintzari laguntzeko Atal Teknikoaren Giza Baliabideen Zerbitzuko idazkari izendatzea.

Bigarrena.– Izendapenak agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Agindu honen aurka, laneko bide judizialera jo aurretik, erreklamazioa aurkeztu ahalko zaio Herrizaingo Sailari, hilabeteko epean, agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.


Azterketa dokumentala