Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 1998ko uztailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Osasuna
3250

1352/1998 ERABAKIA, ekainaren 9koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Santa Marina ospitaleari atxikitako Kontratazio Mahaia sortzeko dena.

Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 atalean xedatzen denez, Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, Administrazio Kontseiluak aldez aurretik baimena eman ondoren, behar adina kontratazio-mahai eratuko ditu Ente Publikoko erakundeen tamainaren arabera eta kontratazio-organoari kontratuak esleitzen laguntzeko, Herri Administrazioen Kontratuen maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 82. atalean adierazitakoa kontuan izanda.

Horregatik, zuzendaritza nagusi honek, Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 1998ko otsailaren 13ko baimena jaso ondoren, eta legeak ematen dion ahalmena erabiliz, hauxe

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Osakidetzaren menpeko Santa Marina ospitaleari atxikitako Kontratazio Mahaia sortzea. Kideak, Kontratazio Organoak izendatu baititu, hauek dira:

LEHENDAKARIA:

– Titularra: Josu Mirena Etxegarai Atela - Ospitaleko Gestio Ekonomikorako zuzendaria.

– Ordezkoak:

Nicolás Guerra Zaldúa - Ospitaleko zuzendari medikoa.

Francisco Cantero Pacheco - Ospitaleko Erizaintzako zuzendaria.

1. BOKALA:

– Titularra: Andoni Santiago Burruchaga.

– Ordezkoak:

Teresa Carranza Curiel.

Iñaki Adame Ortiz.

M.ª Eugenia Goti Aguirre.

Francisco Leyva Martínez.

2. BOKALA:

– Titularra: M.ª Adelina Ruiz Sagredo.

– Ordezkoa: Pilar Muerza Ullibarri.

BOKALA - IDAZKARIA

– Titularra: Francisco Urtusagasti Orúe.

– Ordezkoa: Aholkularitza Juridikoko ordezkari bat.

Erabaki honek ez du administrazio-bidea amaitzen; beraz, bere aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahalko diote interesatuek Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean argitaratzen denetik hara, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. eta 114. ataletan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 9a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.


Azterketa dokumentala