Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 1998ko uztailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
3249

AGINDUA, 1998ko ekainaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, unibertsitateaz kanpoko zerbitzuen prezio publikoak finkatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administraritzaren Ariel eta Herri–Prezioei buruzko maiatzaren 31ko 3/1990 Legearen 145. atalak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, prezio publikoen bidez ordain daitezkeen ondasunak, zerbitzuak eta jardunak finkatzeari buruzko abenduaren 28ko 337/1990 Dekretuak dioenarekin bat etorriz eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailak dagokion espedienteari aldeko informea eman diola, hau

XEDATU DUT:

1. atala.– Euskal Autonomia Erkidegoan egun ematen diren unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzen zerbitzuen —arautu ahal baldin badira—, Eibarko Hezkuntza Esparruan ematen diren zerbitzuen eta EGA ziurtagiria lortzeko azterketa–eskubideen prezio publikoak ezartzea.

2. atala.– Irakaskuntza–Zerbitzuak

2.1.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzen zerbitzuen prezio publikoak tarifa hauei dagozkienak izango dira:

IRAKASKUNTZA ESPEZIALIZATUAK HIZKUNTZA KONTSERBATORIOAK66

ESKOLAK PLANEKO

IRAKASKUNTZAK

A) Ikasle ofizialak

1. Lehenengoz izena ematea 1.840 1.840

2. Irakasgai solteen matrikula 4.420 4.420

3. Derrigorrezko zerbitzuak 700 700

4. Ikastaro monografikoak 4.420

5. Nork bere kontura ikasteko gelak 2.210


Azterketa dokumentala