Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 1998ko uztailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasuna
3170

IRAGARPENA, Iñaki Tovar Corta jaunaren eskariz, 1729/98-1 administrazioarekiko auzitarako errekurtsoan -teknikari espezialista sanitarioak- interesaturik egon daitezen beste batzuei epatzeko dena.

Interesaturik egon daitezen beste batzuei jakinarazten zaie Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan administrazioarekiko auzitarako errekurtsoa aurkeztu dela, 1729/98-1 zenbakia duena eta Iñaki Tovar Corta jaunaren eskariz egindakoa. Oinarrizko eskubideak babesteko prozedura berezi lez dago izapideetan. Errekurtsoa, abenduaren 15eko 3135/1997 Erabakia aldatzen duen Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 4ko 139/1998 Erabakiaren aurkakoa da. 3135/1997 Erabaki hori, izan ere, ezar daitezen destinoak dituzten teknikari espezialista sanitarioen kategoriako pertsonal sanitarioan sartzeko aukeraketa probetarako deia egiteari buruzko zen.

Beraz, dei egiten zaie interesaturik egon daitezen beste batzuei. Jakinarazten zaie, halaber, prozedura judizialean bost eguneko epean ager daitezkeela, iragarpen hau argitara dadin egunaren biharamunetik gehiago.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 9a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea, FELIX OCHOA IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala