Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 1998ko uztailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingoa
3167

IRAGARPENA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa haustearren irekitako zigor-espediente hauetan Herritarren Segurtasunerako zuzendariak emandako Erabakiak jakinarazteko dena.

Espedientatuei jakinarazpenak helarazi nahi izan zitzaizken arren, hori egitea lortu ez zenez, iragarpen hau argitaratzen da, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4. eta 61. ataletan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, doakion orok horren berri izan dezan, ondorengo ohartarazpen eta guzti:

1.– Jakinarazten zaio administrazio bidea amaitzen ez duen erabaki horren aurka interesdunak errekurtso arrunta jarri ahal izango diola Segurtasun sailburuordeari, iragarpen hau argitaratzen denetik hilabeteko epean. Halaber, Bilbaoko Gran Vía kaleko 81.-3. solairuan dagoen Segurtasun sailburuordearen Kabineterean Zuzendaritzan espedientea ikusteko aukera du.

2.– Zigor-erabakiak administrazio bidean irmotasuna lortzen duenetik hogei egun balioduneko epean ordaindu beharko da isuna. Irmotasuna, errekurtso arrunta aurkezteko dagoen hilabeteko epean errekurtsorik aurkezten ez bada edo, aurkeztu bada, gaitzesten den kasuan lortuko du erabakiak.

3.– Isunaren ordainketa, hurrengo edozein banku kontutan egin beharko da, izen-abizenak eta espediente zenbakia, eta Herrizaingo Sailari dagokiola adieraziz.

Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren Kontu Orokorra

Bilbao Bizkaia Kutxa-BBK

Kontu zka. 2095-0631-55-21-31000143

Gipuzkoa eta Donostiako Kutxa-KUTXA

Kontu zka.: 2101-0760-69-0002788214

Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa-VITAL Kutxa.

Kontu zka.: 2097-0178-92-0015172561

4.– Zigortuak ezarritako isuna adierazitako borondatezko epe horretan ordaintzen ez badu, behartze-bidean ordainaraziko da bere ondaretik, azaroaren 26ko aipatu 30/1992 Legearen 97.1 atalan xedatutakoari jarraituz.

IZEN-ABIZENAK ESP. ZK LEGE-HAUSTE ERABAKI ZIGORRA HAUTSI

DATA DATA ARAUA

APELLIDOS Y NOMBRE N.º EXP. FECHA FECHA SANCIÓN ART.

INFRACCIÓN RESOL. INFRINGIDO


Azterketa dokumentala