Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 1998ko uztailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraioak eta Herrilanak
3164

ERABAKIA, 1998ko ekainaren 25ekoa, Garraio zuzendariarena, "Uztai Atlantikoaren inguruko gaietarako Garraio Zuzendaritzari laguntza teknikoa" emateko lehiaketarako deia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herrilan Saila.

b) Espedientea izapidatzen ari den bulegoa: Garraio Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: 13A/98.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Uztai Atlantikoaren inguruko gaietarako Garraio Zuzendaritzari laguntza teknikoa ematea.

b) Loteak:

c) Gauzatze lekua: Kontratistaren helbidea.

d) Gauzatze epea: Bederatzi (9) hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: Presakoak.

b) Prozedura: Irekia.

c) Esleipen era: Lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: Bederatzi milioi eta bederatziehun mila (9.900.000) pezeta.

5.– Fidantzak.

Behin-behingo fidantza: Kontratuaren aurrekontuaren %2.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Garraio Zuzendaritza.

b) Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2, 7. solairua.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945-189723.

e) Telekopia: 945-189742.

f) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: Ez dago eperik.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: Ez da sailkapen berezirik eskatzen.

b) Bestelakoak: Azkeneko hiru urteotan enpresak egindako negozioen zifra orokorra eta burututako obra, hornidura, lan eta zerbitzuen fakturazioa jasoko duen aitorpena.

Azken hiru urteotan egin dituen zerbitzu edo lan nagusien zerrenda, zenbatekoa, datak eta zein administrazio publikorentzat egin ziren zehaztuko duena.

Enpresarioen titulazio akademiko eta profesionalak.

Material, instalazio eta ekipo teknikoen aitorpena.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 1998ko uztailaren 23ko 12:00ak. b) Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio alorreko berariazko klausulen pleguko 7.6.2. klausulan ezarritakoez gain, egin beharreko lanen azalpen memoria bat, lizitatzaileak administrazio erakundeei aholkatzen daukan esperientzia eta lantaldearen zerrenda.

c) Aurkezteko lekua:

1.– Entitatea: Garraio eta Herrilan Saila.

2.– Helbidea: Eskaintza ekonomikoak eskuan eraman beharko dira Garraio eta Herrilan Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Wellingtongo Dukearen 2ko 8.era, goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Hala egiten ez bada edo eskaintza igorri dela jakinarazteko agiria halakoak hartzeko epea amaitu ondoren jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Dena den, eskaintza postaz bidali eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3.– Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: Hilabete eta erdi.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Garraio eta Herrilan Saila.

b) Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2 Lakua 2, 5. bilkura gela. c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 1998ko uztailaren 24a. Eskaintzaren bat postaz jasotzekoa bada, 1998ko abuztuaren 4an egiteko utziko da.

e) Ordua: 12:00.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarpen gastuak: Esleipendunaren kontura.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 25a.

Garraio zuzendaria,

JAVIER DEL OLMO ILARZA.


Azterketa dokumentala