Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 1998ko uztailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraioak eta Herrilanak
3163

ERABAKIA, 1998ko ekainaren 24koa, Portu eta Itsas Arazoetarako zuzendariarena, Debako portuan kirol-ditxoko obrak egiteko lehiaketarako deia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herrilan Saila.

b) Espedientea izapidatzen ari den bulegoa: Portu eta Itsas Arazoetarako Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: 13/98.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Ditxoa egiteko, dike bat eraikiko da errepide gaineko zubiaren eskubiko aldeko oinarritik abiatu, eta beherago itsasalderantz dagoen arrapalaraino.

b) Loteak: Ez.

c) Gauzatze lekua: Deba (Gipuzkoa).

d) Gauzatze epea: Zortzi (8) hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: Premiazkoak.

b) Prozedura: Irekia.

c) Esleipen era: Lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Aurrekontua, guztira: Berrehun eta berrogeita hamasei milioi ehun eta berrogeita lau mila berrehun eta hirurogeita bost (256.144.265) pezeta.

5.– Fidantzak.

Behin-behingoa: Ez dago jarri beharrik.

Behin betikoa: Kontratuaren aurrekontuaren %4.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Gipuzkoako Portuen Zerbitzua.

b) Helbidea: Kaiko pasealekua, 23-2.a.

c) Herria eta posta kodea: Donostia-San Sebastián, 20003.

d) Telefonoa: 943-422275.

e) Telekopia: 943-426875.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: Ez dago eperik.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: F taldea, 3 azpitaldea, e) maila.

b) Bestelakoak: Ez da bestelakorik eskatzen.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko epea: 1998ko uztailaren 23ko 12:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio alorreko berariazko klausulen pleguko 7.3 puntuan ezarritakoaz gain, egin beharreko lanen programazioa eta epe motzegoan egitea proposatuz gero, hori justifikatuko duten agiriak; lan taldearen zerrenda; eta lehen egindako antzeko lanen zerrenda.

c) Aurkezteko lekua:

1.a.– Entitatea: Garraio eta Herrilan Saila.

2.a.– Helbidea: Eskaintza ekonomikoak eskuan eraman beharko dira Garraio eta Herrilan Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Wellingtongo Dukearen kaleko 2ra, goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Hala egiten ez bada, edo eskaintza igorri dela jakinarazteko agiria halakoak hartzeko epea amaitu ondoren jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3.a.– Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: eskaintzak irekitzen direnetik aurrera kontatzen hasi, eta hiru hilabeteko epea.

e) Aldaerak: Ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Garraio eta Herrilan Saila.

b) Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2, Lakua 2, 5. bilera aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 1998ko uztailaren 24a. Eskaintzaren bat postaz jasotzekoa bada, 1998ko abuztuaren 4an irekitzeko utziko dira.

e) Ordua: 11:00.

10.– Beste argibide batzuk.

11.– Iragarpen gastuak: Esleipendunaren kontura.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 24a.

Portu eta Itsas Arazoetarako zuzendaria, JOSÉ RAMÓN DE LA FUENTE ARTEAGABEITIA.


Azterketa dokumentala