Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 1998ko uztailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
3162

ERABAKIA, 1998ko ekainaren 26koa, Etxebizitza eta Arkitektura zuzendariarena, "Beasaingo Ezkiaga auzoko C etxadiko 16 zenbakian, Orioko Pasealekuan, 24 etxebizitza (trastetegiekin) eta 19 garaje eta merkataritza-lokal bat eraikitzeko lanak" egiteko lehiaketa publikorako deia egitea ebatzi duena.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, gaur emandako erabaki batez, esleipena prozedura irekiaz eta lehiaketaz egiteko espedienteari ekitea erabaki du. Hona hemen

OINARRIAK

Xedea.– aipatutako obrak egiteko kontratua.

Orotariko aurrekontua.– Berrehun eta berrogeita hamahiru milioi zazpiehun eta laurogeita lau mila berrehun eta hirurogeita lau (253.784.264) pezeta, gehienez ere.

Behin-behineko fidantza: ez da eskatzen.

Behin betiko fidantza: hamar milioi ehun eta berrogeita hamaika mila hirurehun eta hirurogeita hamaika (10.151.371) pezeta.

Kontratisten sailkapena.– C taldea, 2. azpitaldea eta e kategoria eskatuko da.

Kontratuaren iraupena.– Gauzatzeko epea 18 hilabetekoa izango da.

Lizitatzaileentzat interesgarri izan daitezkeen agiriak.– Oinarrien plegua eta gainerako agiriak agirian egongo dira eskaintzak aurkezteko epearen barruan, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Andia kalea, 13, 6., Donostia-San Sebastián).

Lizitatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.– Berariazko klausula administratiboen pleguan daude zehaztuta.

Eskaintzak aurkeztea.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Erregistro Orokorrean (Vitoria-Gasteiz, Wellingtongo Dukea hiribidea, 2, Lakua II) aurkeztu beharko dira, 1998ko abuztuaren 20ko 13:30 baino lehen.

Eskaintza eredua.– Aipatu pleguaren eranskin gisa agertzen dena.

Eskaintzak irekitzea.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren lokaletan (Vitoria-Gasteiz, Wellingtongo Dukea hiribidea, 2, Lakua II, behea, 4. aretoa) irekiko dira, 1998ko abuztuaren 21eko 10:00etan.


Azterketa dokumentala