Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 1998ko uztailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Kultura
3161

LEHIAKETA PUBLIKOA, irekia, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondarearen BRSen egindako Aplikazio informatikoa egiteko laguntza teknikoa kontratatzeko. (A-25/98 esp.)

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: A-25/98.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Iragarki honen izenburuan adierazitakoa.

b) Lotekako eta zenbakikako banaketa: Ez da egingo.

c) Lan-esparrua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Lana burutzeko epea: 1998ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapideak: presazkoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Kontratuaren gehienezko aurrekontua: zazpi milioi (7.000.000) pezetakoa izango da.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ehun eta berrogei mila (140.000) pezetakoa..

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritza.

b) Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2 (1. solairua).

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: (945) 18.94.70.

e) Faxa: (945) 18.95.34.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 1998ko uztailaren 22a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da horrelakorik eskatzen.

b) Beste betebehar batzuk: lehiakideek diru eta teknika aldetik lanari aurre egiteko gai direla erakutsi beharko dute «B» kartazalean, honako egiaztagiri hauek aurkeztuta:

– Enpresariaren, enpresako pertsonal zuzendariaren eta, bereziki, kontratua gauzatzeaz arduratuko den pertsonalaren titulu akademiko eta profesionalak.

– Negozio globalen zifrari eta enpresak azken hiru urteotan egindako lan edo zerbitzuei buruzko aitorpena.

– Enpresariek kalitatea kontrolatze aldera hartutako neurriei buruzko deklarazioa.

Dena dela ere, honako hau aurkezten dutenek: III. taldea 03. azpitaldea A kategoria, ez dute kaudimen ekonomikoari eta teknikoari buruzko justifikaziorik aurkeztu beharko.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 1998ko uztailaren 23ko 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Hiru gutunazal aurkeztuko dira «A», «B» eta «C» berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako edukinarekin.

c) Aurkezteko lekua:

1.a.– Entitatea: Kultura Saileko Lege Aholkularitzan aurkeztuko dira zuzenean.

2.a.– Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2 (2. solairua).

3.a.– Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: Hilabete eta erdi.

e) Aldaerak: Ez da aldaerarik onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2 (2. solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 1998ko uztailaren 23a.

e) Ordua: 13:00etan.

10.– Bestelako argibideak: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

11.– Iragarpen gastuak: esleipendunaren kontura izango dira. Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 26a.

Zerbitzu zuzendaria,

ENRIQUE LAMSFUS ARRIEN.


Azterketa dokumentala