Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 1998ko uztailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
3157

AGINDUA, 1998ko maiatzaren 25ekoa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, Hondarribiko Porturako Plan Berezia behin betiko onesteko dena.

Hondarribiko Porturako Plan Bereziari dagokion espedientea aztertu da.

Kostaldeak Zuzendaritza Nagusiak aldeko irizpena eman ondoren, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak 1997ko uztailaren 29an emandako Aginduz, hasierako onespena eman zitzaion Hondarribiko Porturako Plan Bereziari eta jendaurrean jartzea erabaki zen hamabost eguneko epean zehar, Etxebizitzaren Arloko Presako Neurriak eta Hirigintza Plangintzako zein Kudeaketako Tresnak Izapidetzeko Neurriak Zehazteari buruzko ekainaren 30eko 17/1994 Legearen 6. atalean xedatutakoaren arabera.

Erabaki hori Hondarribiko Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidrauliko eta Hirigintza Departamentuari jakinarazi zitzaien, eta jendaurrean jartzeko akordioa burutzeko iragarkiak argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian abuztuaren 20an eta 25ean, hurrenez hurren, bai eta «Egunkaria» eta «El Diario Vasco» egunkarietan ere abuztuaren 3an. Epe horretan hiru arrazoibide-idazki aurkeztu ziren eta erantzun dira.

Jendaurrean jarri ondoren, Planeamendurako Arautegiaren 129. atalean ezarritakoaren arabera, Hondarribiko Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari entzuteko izapidetzara jarri zen espedientea. Hondarribiko Udalatik idatzi bat jaso zen, zenbait aldaketa sartzeko eskaera jasoz. Foru Aldundiko Obra Hidrauliko eta Urbanismo Departamentuak, bere aldetik, irizpen bat bidali zuen, Plan Bereziaren aldeko balorazioa egiten zuena, Kaizarra izeneko A.I.U.49 Marina aldeko alorrari eta A.300 alorrari buruzko oharpen batzuekin batera.

1997ko azaroaren 4an, Garraio eta Errepide Departamentuak emandako aldeko irizpena jaso zen, Gipuzkoako Errepide eta Bideei buruzko azaroaren 25eko 17/1994 Foru-Arauaren 94. atalean ohartemandakoaren arabera.

Portu eta Itsas Arazoetarako Zuzendaritzak emandako irizpenaren arabera, ezetsi egin ziren jendaurrean egon zen epean aurkeztutako alegazio guztiak, Hondarribiko Udalak egindako iradokizun batzuk onartu baziren ere.

1997ko azaroaren 5eko Aginduz, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, behin-behineko onespena eman zitzaion aipatutako Plan Bereziari honako aldaketa hauekin:

Hondartza aldea:

– Aurrikusitako erabilpenetan, dantzalekua ezartzeko aukera sartzea.

– Aprobetxamenduei dagokienez:

– Merkatal erabileraren aprobetxamendua 3.000 m.2/mugaraino gehitzea.

– Alor teknikoaren aprobetxamendua 1.500 m.2/ mugaraino gehitzea.

– Baimena ematea eraikuntzak erabilera horretarako den lurzatiaren azaleraren %50 hartzeko eta aukera bat sartzea: establezimendu kopuruari eta azalerari atxikidurarik ez izatea.

– Bidegorriaren zabalera 3,80 metroraino handitzea eta Babes Porturaino luzatzea ahalbideratzea.

– Kirol Porturako ahoan pasabide mugikorra eraikitzearen bidegarritasuna aztertuko da.

Kai Berria Babes Portua:

– «Hondo eta konponketa» eta «armadore» eremuetako eraikuntzetarako aurrikusitako gehienezko aprobetxamendua handitzea ahalbideratzea 800 m.2/muga eta 600 m.2/mugaraino, hurrenez hurren, proposatutako lerrokatzeak lotze indarrekoak ez direla jota.

– Iparraldeko Dikearen moilan (sareen eremua) eraikitzeko debekua kentzea. Eraikuntzak dike horren bizkarraren kontra egingo dira, horien gainaldea goiko pasealekuaren luzapena izanik eta eraikuntzaren goi-muga 700 m.2/muga.

Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordeko Gipuzkoako Hiri Plangintza Atalak ere 1997ko azaroaren 10ean izandako 4/1997 bilkuran irizpena eman dio Plan Bereziari.

22/1988 Legearen 117.2 atalak aurreikusten duen izapidearen arabera, 1998ko urtarrilaren 16an Kosten Zuzendaritza Nagusitik txosten bat igorri zen, Marinako gunean erabilera eraentza zehaztu behar dela esanez, eraentza hau kai helburuei erntzunez helburu hoietara atxiki baitzen eta Hondartzako ingurunean (Kirol Kaia) dantzaleku bat jartzeko aukera ezabatu behar dela adieraziz, kai helburuekin bat egiten ez duen erabilera bat delako eta gainera bete eta konpondu behar ziren iradokizun eta akats batzuk daudelako.

1998ko martxoaren 26an Kosten Zuzendaritza Nagusiari dokumentazioa bidali zitzaion, egindako iradokizunak betez eta aldaketa hoiek behin betiko onespena ematen duen akordioan sartuko direla adieraziz eta gainera, Marianaren erabileraren eraentza definetzeke dagoenez gune honi dagokionez onespena esekitu litzatekela azpimarratuz . Hori dela eta, aipaturiko Zuzendaritzak 1998ko apirilaren 16an aldeko txostena igorri du.

Uztailaren 16ko 5/1993 Legearen atal bakarrean, Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta Bertako Kondaira Lurraldeetako Foruzko Ihardutze Erakundeen arteko harremanei buruzko Legea aldatzekoa, eta martxoaren 5eko 44/1985 Dekretuaren eraskineko A.4) azpiatalean, hirigintzaren arloan Euskal Autonomiako Osoko Erakundeetako zerbitzuak Gipuzkoako Lurralde Historikoetara aldatzeari buruzkoa, xedatutakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzak aginpidetza du bere aginpidetzez baliatzeko beharrezkoak diren Plan Bereziak egin, izapidetu eta onesteko.

Gipuzkoako Hiri Plangintza Atalak eta Kosten Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko irizpenak kontutan hartu dira.

Hondarribiko Porturako Plan Bereziari dagokion agirian jasotzen diren zehaztapenek babesa dute, hain zuzen, Udal Planeamendurako Arau Subsidiarioetan jasota egoteak ematen diena, 1996ko abenduaren 24an hartutako akordioz onetsi baitzituen horiek Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Ezargarri den legediari atxikiz, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Hondarribiko Porturako Plan Berezia behin betiko onestea, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan Saileko Portu eta Itsas Arazoetarako Zuzendaritzak sustatua, honako zuzenketa hauekin:

1.– Irudizko agirietan (2.planoa «limiteak») itsasetzak eta itsas-lur herri jabaria mugatzen duten marrak zuzendu beharko dira, Kosten Zuzendaritza Nagusiak 1997ko uztailaren 23an igorritako txostenarekin bat eginez.

2.– Hondartza aldea:

– Aprobetxamenduei dagokienez:

– Merkatal erabileraren aprobetxamendua 3.000 m.2/mugaraino gehitzea.

– Alor teknikoaren aprobetxamendua 1.500 m.2/ mugaraino gehitzea.

– Baimena ematea eraikuntzak erabilera horretarako den lurzatiaren azaleraren %50 hartzeko eta aukera bat sartzea: establezimendu kopuruari eta azalerari atxikidurarik ez izatea.

– Bidegorriaren zabalera 3,80 metroraino handitzea eta Babes Porturaino luzatzea ahalbideratzea.

– Kirol Porturako ahoan pasabide mugikorra eraikitzearen bidegarritasuna aztertuko da.

3. Kai Berria Babes Portua:

– «Hondo eta konponketa» eta «armadore» eremuetako eraikuntzetarako aurrikusitako gehienezko aprobetxamendua handitzea ahalbideratzea 800 m.2/muga eta 600 m.2/mugaraino, hurrenez hurren, proposatutako lerrokatzeak lotze indarrekoak ez direla jota.

– Iparraldeko Dikearen moilan (sareen eremua) eraikitzeko debekua kentzea. Eraikuntzak dike horren bizkarraren kontra egingo dira, horien gainaldea goiko pasealekuaren luzapena izanik eta eraikuntzaren goi-muga 700 m.2/muga.

Bigarrena.– Marinako gunean behin betiko onespena esekitu, erabilera eraentza zehaztu arte.

Agindu hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake interesatuak Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan, erabaki hau argitaratu edo, kasua bada, jakinarazi eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko maiatzaren 25a.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala