128. zk., 1998ko uztailaren 9a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
3156
AGINDUA, 1998ko maiatzaren 29koa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Garayko (Bizkaia) «Fundación Xabier Maiztegui para la educación en la defensa de los animales silvestres» fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa -Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legera egokitzeko-. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeari buruzkoa. (Hutsen zuzenketa).
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria aruatzen duen 155/1993 Dekretuaren 24.1 atalean honako hau ezartzen da: Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak egingo du argitalpenaren gai izan diren agiriak sartzerakoan egin diren tipografia edo inpresio mailako hutsen zuzenketa, nahiz ofizioz, nahiz organo edo izaki interesdunaren eskabidez. Agiriaren edukia aldatzea edo edukiari buruzko zalantzak sortzea gerta dadinean egingo dira zuzenketa horiek.
Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 1998ko maiatzaren 29ko Aginduan, Garayko (Bizkaia) «Fundación Xabier Maiztegui para la educación en la defensa de los animales silvestres» fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa -Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legera egokitzeko- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan (1998ko uztailaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 125. zk, argitaratua) inskribatzeari buruzkoan hutsak direla ikusita, zuzendu egingo dira jarraian:
12486 eta 12487 orrialdeetan honako hau esaten duen lekuan: «Bigarrena.– Legitimazioa daukan pertsona juridiko pribatu batek hasiarazi du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Atonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 31. atalean eta aldibaterako xedapenetatik uztailaren 17ko 12/1994 lehenengoan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta jardunean jartzeko arautegia onartzeko den urriaren 18ko 404/1994 Dekretua 62. atalean ezarritako baldintzak bete dira.»
honako hau esan behar du:
«Bigarrena.– Legitimazioa daukan pertsona juridiko pribatu batek hasiarazi du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen
diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. atalean eta aldibaterako xedapenetatik lehenengoan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta jardunean jartzeko arautegia onartzeko den urriaren 18ko 404/1994 Dekretua 62. atalean ezarritako baldintzak bete dira.»