128. zk., 1998ko uztailaren 9a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Nekazaritza eta Arrantza
3155
ERABAKIA, 1998ko ekainaren 3koa, Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendariarena, Inspección y Garantía de Calidad, S.A. (I.G.C.) entitateari aurretik aitortuta duen "Jaso eta manutentziorako elementuak eta instalazioak" arauzko arloan jarduera-eremua gehitzeko dena. Entitate hori Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko Baimendutako Kontrol Erakundeen Erregistroan inskribatuta dago, Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzakoa den erregistroan, hain zuzen.
AURREKARIAK
Bat.– Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendariaren 1997ko urriaren 20ko Erabakiaren bidez, Inspección y Garantía de Calidad, S.A. (I.G.C.) entitatea (Vía de las Dos Castillas, 33, Centro Empresarial Ática, 7, 7. eraikina, 28224, Pozuelo de Alarcón -Madril-) Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko Baimendutako Kontrol Erakundeen Erregistroan GV-003-N zenbakiarekin inskribatu zen, Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzakoa den erregistroan, hain zuzen. Besteak beste, «Jaso eta manutentziorako elementuak eta instalazioak» arauzko arloan inskribatu zen.
Bi.– Jesús María Ballaz Amenabar jaunak, Inspección y Garantía de Calidad, S.A. (I.G.C.) merkataritzako sozietatearen Euskal Autonomia Erkidegoko herrialde zuzendaria den aldetik, «Jaso eta manutentziorako elementuak eta instalazioak» arauzko arloan ITC-MIE-AEM 4 motako garabi autopropultsatuen modalitatea gehitzea eskatu zuen sail honetan 1998ko maiatzaren 15ean. Horretaz gain, 07/EI/005/97 zenbakidun ENAC-en ziurtagiria (1997ko ekainaren 6koa) eta Rev. 2 eranskin teknikoa (1997ko abenduaren 23koa) aurkeztu zituen 1998ko ekainaren 2an.
Hiru.– Madrilgo Erkidegoko Ekonomi eta Enplegurako Saileko Industri, Energi eta Meategien Zuzendaritza Orokorraren 1998ko martxoaren 3ko Erabakiaren bidez, «Jaso eta manutentziorako elementuak eta instalazioak» arauzko arloan ITC-MIE-AEM 4 motako garabi autopropultsatuen modalitatean Baimendutako Kontrol Erakunde gisa jarduteko baimena eman zitzaion Inspección y Garantía de Calidad, S.A. (I.G.C.) enpresari. 1998ko apirilaren 9ko Estatuko Buletin Ofizialean (85. zk.) argitaratu zen Erabaki hark xedatzen zuenaren arabera, baimenak 2001eko ekainaren 6ra arteko indarra du; beraz, egun hori baino lehen berritzeko eskatu beharko da.
Espedientearen ebazpena ematerakoan, kontuan hartu beharko dira eta aipatu honako
FUNDAMENTU JURIDIKOAK
Bat.– Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritza da azterketaren gai den espediente honi ebazpena eman ahal izateko eskumena duen organoa, urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuaren arabera. Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzen da dekretu horretan.
Bi.– Kalitate eta Segurtasun Industrialaren Azpiegiturei buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuko IV. atalburuko 1. sekzioan (EBO, 1996/02/06, 32 zk.) arautzen dira kontrol-erakundeak; 42. atalean kreditazioari buruzko aipamena egiten da eta 43. atalean baimenari buruzkoa. Martxoaren 21eko 411/1997 Errege Dekretuaren bidez (EBO, 1997/04/26, 100 zk.) aldatu egin zen erregelamendu hori.
Hiru.– Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendariaren 1997ko uztailaren 1eko Erabakian (EHAA, 1997/08/01, 146 zk.), aldibaterako instrukzioak jasotzen dira beste Autonomia Erkidego batzuek baimendutako Kontrol Erakundeen jardunen berri emateari dagokionez. Erabaki horrek beste Autonomia Erkidego batzuek baimendutako Kontrol Erakundeak Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzaren Erregistroan inskribatzeko prozedura finkatzen du, abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuak xedatzen duenari jarraituaz.
Lau.– Aurkeztu dituen agirien bidez, abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuan, 1997ko uztailaren 1eko Erabakian eta aplikagarriak izan daitezkeen beste arau batzuetan xedatzen direnak betetzen dituela kreditatu du Inspección y Garantía de Calidad, S.A. (I.G.C.) entitateak, jarduera-eremu berriak gehitzea Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko Baimendun Kontrol Erakundeen Erregistroan inskribatu ahal izateko. Erregistro hori, Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzarena da. Ondorioz, arauzko baldintza guztiak bete dira izapideak burutzerakoan.
Aipatu diren xedapenak eta oro har aplikagarriak direnak aztertu ondoren, hauxe
ERABAKI DUT:
1.– Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzakoa den Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko Baimendutako Kontrol-Erakundeen Erregistroan GV-003-N zenbakiarekin inskribatuta dagoen Inspección y Garantía de Calidad, S.A. (I.G.C.) entitateari (Vía de las Dos Castillas, 33, Centro Empresarial Ática, 7, 7. eraikina, 28224, Pozuelo de Alarcón -Madril-) jarduera-eremu hau gehitzea: aitortuta duen «Jaso eta manutentziorako elementuak eta instalazioak» arauzko arloan ITC-MIE-AEM 4 motako garabi autopropultsatuen modalitatea.
2.– Legez ezarrita dagoen moduan, Erabaki hau jakinarazteko eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
3.– Jarduera-eremuak gehitzeari dagokionez, entitateak ezin izango dio bere jardunari ekin Euskal Autonomia Erkidego honetan jakinarazpena egin eta hurrengo egunera arte.
4.– Entitate horri baimena ematen zaio lehen aipatutako arauzko arloan gehitu zaion jarduera-eremuan Euskal Autonomia Erkidegoan jardun ahal izateko. Baimenak arauzko jarduera hauek hartzen ditu soilik: Kreditazio Entitate Nazionalaren 07/EI/005/97 zk.ko kreditazio-agirian (1997ko ekainaren 6koa), eta Rev.2 eranskin teknikoan (1997ko abenduaren 23koa) zehaztutako erregelamendu eta arau teknikoei dagozkienak. Bestalde, jarduera horiek honako xedapenei egokitu beharko dizkie enpresak: Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legeari, martxoaren 21eko 411/1997 Errege Dekretuaren bidez aldatu zen abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuari, eta Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzak eman ditzakeen osagarrizko betebeharrei.
5.– Kontrol Erakunde gisa jarduteko baimen honek 2001eko ekainaren 6ra arte izango du indarra.
6.– Entitateak sorkuntzaren zio izan ziren idoneitate-baldintzei eutsi beharko die eta inskripzioa egiteko oinarri izan ziren funtsezko daturen batean aldaketaren bat egitea gertatuz gero, berehala eman beharko dio horren berri Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendariari.
7.– Erabaki honetan aurreikusi ez diren alderdietan, Industri, Energi eta Meategien zuzendariaren 1997ko urriaren 20ko Erabakian (1997ko azaroaren 4ko EHAA, 211. zk.) xedatutakoari jarraituko zaio.
Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Industri Antolamendu eta Administraziorako sailburuordeari, honen berri jaso eta hilabeteko epearen barruan. Hori horrela egin behar da, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. atalean eta hurrengoetan halaxe aginduta dagoelako.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 3a.
Industri, Energi eta Meategien
Administraziorako zuzendaria,
MARÍA LUISA FUENTES ALFONSO.