Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 1998ko uztailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
3154

ERABAKIA, 1998ko ekainaren 3koa, Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendariarena, Asistencia Técnica Industrial, S.A.E. (ATISAE) entitateari "Petrolio-instalazioak" arauzko arloa eta aurretik aitortuta dituen "Jaso eta manutentziorako elementuak eta instalazioak" eta "Erregai gaseosoen instalazioak eta gailuak" arauzko arloetan jarduera-eremuak gehitzeko dena. Entitate hori Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko Baimendutako Kontrol Erakundeen Erregistroan inskribatuta dago, Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzakoa den erregistroan, hain zuzen.

AURREKARIAK

Bat.– Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendariaren 1997ko irailaren 17ko Erabakiaren bidez, Asistencia Técnica Industrial, S.A.E. (ATISAE) entitatea (San Telmo k., 28, Madril) Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko Baimendutako Kontrol Erakundeen Erregistroan GV-002-N zenbakiarekin inskribatu zen, Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzakoa den erregistroan, hain zuzen. Besteak beste, «Jaso eta manutentziorako elementuak eta instalazioak» eta «Erregai gaseosoen instalazioak eta gailuak» arauzko arloetan inskribatu zen.

Bi.– Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendariaren 1998ko maiatzaren 13ko Erabakiaren bidez, 1997ko irailaren 17ko Erabakiaren hutsen zuzenketa egin zen.

Hiru.– Asistencia Técnica Industrial, S.A.E. (ATISAE) merkataritzako sozietateak «Petrolio-instalazioak» arauzko arloa gehitzea eta aurretik aitortuta dituen «Jaso eta manutentziorako elementuak eta instalazioak» eta «Erregai gaseosoen instalazioak eta gailuak» arauzko arloetan jarduera-eremuak gehitzea eskatu zuen sail honetan 1998ko apirilaren 24an. Horretaz gain, 05/EI/011/97 zenbakidun ENAC-en ziurtagiria (1997ko apirilaren 17koa) eta Rev. 2 (1998ko otsailaren 20koa) eta Rev. 3 (1998ko martxoaren 17koa) eranskin teknikoak aurkeztu zituen 1998ko ekainaren 2an.

Lau.– Industri, Energi eta Meategien Madrilgo Erkidegoko Zuzendaritza Orokorraren 1998ko maiatzaren 18ko Erabakiaren bidez, «Petrolio-instalazioak», «Jaso eta manutentziorako elementuak eta instalazioak» eta «Erregai gaseosoen instalazioak eta gailuak» arauzko arloetan Baimendutako Kontrol Erakunde gisa jarduteko baimena eman zitzaion Asistencia Técnica Industrial, S.A.E. (ATISAE) enpresari. 1998ko ekainaren 2an baimen horren kopia kautotua aurkeztu zuen enpresak.

Espedientearen ebazpena ematerakoan, kontuan hartu beharko dira eta aipatu honako

FUNDAMENTU JURIDIKOAK

Bat.– Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritza da azterketaren gai den espediente honi ebazpena eman ahal izateko eskumena duen organoa, urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuaren arabera. Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzen da dekretu horretan.

Bi.– Kalitate eta Segurtasun Industrialaren Azpiegiturei buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuko IV. atalburuko 1. sekzioan (EBO, 1996/02/06, 32 zk.) arautzen dira kontrol-erakundeak; 42. atalean kreditazioari buruzko aipamena egiten da eta 43. atalean baimenari buruzkoa. Martxoaren 21eko 411/1997 Errege Dekretuaren bidez (EBO, 1997/04/26, 100 zk.) aldatu egin zen erregelamendu hori.

Hiru.– Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendariaren 1997ko uztailaren 1eko Erabakian (EHAA, 1997/08/01, 146 zk.), aldibaterako instrukzioak jasotzen dira beste Autonomia Erkidego batzuek baimendutako Kontrol Erakundeen jardunen berri emateari dagokionez. Erabaki horrek beste Autonomia Erkidego batzuek baimendutako Kontrol Erakundeak Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzaren Erregistroan inskribatzeko prozedura finkatzen du, abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuak xedatzen duenari jarraituaz.

Lau.– Aurkeztu dituen agirien bidez, abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuan, 1997ko uztailaren 1eko Erabakian eta aplikagarriak izan daitezkeen beste arau batzuetan xedatzen direnak betetzen dituela kreditatu du Asistencia Técnica Industrial, S.A.E. (ATISAE) entitateak, jarduera-eremu berriak gehitzea Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko Baimendun Kontrol Erakundeen Erregistroan inskribatu ahal izateko. Erregistro hori, Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzarena da. Ondorioz, arauzko baldintza guztiak bete dira izapideak burutzerakoan.

Aipatu diren xedapenak eta oro har aplikagarriak direnak aztertu ondoren, hauxe

ERABAKI DUT:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko Baimendutako Kontrol-Erakundeen Erregistroan GV-002-N zenbakiarekin inskribatuta dagoen Asistencia Técnica Industrial, S.A.E. (ATISAE) entitateari (San Telmo k., 28, Madril) arlo hauek gehitzea: «Petrolio-instalazioak» arauzko arloa eta aurretik aitortuta dituen «Jaso eta manutentziorako elementuak eta instalazioak» eta «Erregai gaseosoen instalazioak eta gailuak» arauzko arloetako jarduera-eremu jakin batzuk. Erregistroa Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzakoa da.

2.– Legez ezarrita dagoen moduan, Erabaki hau jakinarazteko eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

3.– Arloen gehitzeari dagokionez, entitateak ezin izango dio bere jardunari ekin Euskal Autonomia Erkidego honetan jakinarazpena egin eta hurrengo egunera arte.

4.– Entitate horri baimena ematen zaio gehitu zaion arauzko arloan eta lehendik aitortuta zituen arauzko arloetan gehitu zaizkion jarduera-eremuetan Euskal Autonomia Erkidegoan jardun ahal izateko. Baimenak arauzko jarduera hauek hartzen ditu soilik: Kreditazio Entitate Nazionalaren 05/EI/011/97 zk.ko kreditazio-agirian (1997ko apirilaren 17koa), eta Rev.2 eta Rev.3 eranskin teknikoetan (1998ko otsailaren 20koa eta 1998ko martxoaren 17koa, hurrenez hurren) zehaztutako erregelamendu eta arau teknikoei dagozkienak. Bestalde, jarduera horiek honako xedapenei egokitu beharko dizkie enpresak: Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legeari, martxoaren 21eko 411/1997 Errege Dekretuaren bidez aldatu zen abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuari, eta Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzak eman ditzakeen osagarrizko betebeharrei.

5.– Kontrol Erakunde gisa jarduteko baimen honek 2001eko apirilaren 16ra arte izango du indarra.

6.– Entitateak sorkuntzaren zio izan ziren idoneitate-baldintzei eutsi beharko die eta inskripzioa egiteko oinarri izan ziren funtsezko daturen batean aldaketaren bat egitea gertatuz gero, berehala eman beharko dio horren berri Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendariari.

7.– Erabaki honetan aurreikusi ez diren alderdietan, Industri, Energi eta Meategien zuzendariaren 1997ko irailaren 17ko Erabakian eta 1998ko maiatzaren 13ko Erabakian xedatutakoari jarraituko zaio.

Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Industri Antolamendu eta Administraziorako sailburuordeari, honen berri jaso eta hilabeteko epearen barruan. Hori horrela egin behar da, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. atalean eta hurrengoetan halaxe aginduta dagoelako.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 3a.

Industri, Energi eta Meategien

Administraziorako zuzendaria,

MARÍA LUISA FUENTES ALFONSO.


Azterketa dokumentala