128. zk., 1998ko uztailaren 9a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
3153
ERABAKIA, 1998ko ekainaren 15koa, Hezkuntza sailburuordearena, hezkuntzako espezialistek ikasketa-ikustaldiak egiteko laguntzak ematen dituena, Europako Batasunaren Arion Programaren barruan Sócrates Programaren III kapituluko 3. egintza.
1998ko martxoaren 16ko Aginduz (1998ko apirilaren 14koa), hezkuntzako espezialistek ikasketa-ikustaldiak egiteko laguntzak emateko deialdia egin zen, Europako Batasunaren Arion Programaren barruan. Arion egintzaren arabera (Sócrates Programaren III kapituluko 3. egintza), eta 10. atalean adierazten denez, Sailordetza honek, izengaien hautaketa egin ondoren, honakoa.
ERABAKI DU:
1. atala.– Erabaki honen 1. eranskineko zerrendan diren parte-hartzaileak hautagai titular izendatzea.
2. atala.– Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzak, aipatutako Aginduaren 11.1 atalean ezarritakoaren arabera, Socrates agentziari diru-laguntzak emateko erabakia jakinaraziko dio eta behar adina datu eta dokumentu igorriko ditu eta Europako Batzordean dagokion tokira eta Bruselasko gazteria eta Socrates laguntza teknikoko bulegora (Sócrates BAT), eta honek ikustaldi jakin baterako onuradunen esleipena egingo du. Sócrates agentziak, behin-betiko onartu diren izengaietako bakoitzarekin kontratua sinatuko du.
3. atala.– Aipatutako laguntzei uko egiten badio norbaitek, gorabehera hori Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzako Pedagogi Berriztapeneko Zerbitzuari jakinaraziko zaio, Wellingtongo dukea 2, 01010 Vitoria-Gasteiz, estatukide bakoitzak aukeratutako hautagaiekin batera proposatutako ordezkoen artetik ordezkapena egiteko.
Ikasturtean gertatuko diren ukoak berehala jakinaraziko zaizkio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Pedagogi Berriztapenerako Zerbitzuari.
AZKEN XEDAPENA
Erabaki honen aurka, errekurtso arrunta egin ahal izango diote doakienek, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasi eta hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 15a.
Hezkuntza sailburuordea,
ALFONSO UNCETA SATRÚSTEGUI.
I. ERANSKINA
ANEXO I
AUKERATUAK / ELEGIDOS
1.– DENISE GAILLARD
2.– ESMERALDA ALONSO GARCÍA
3.– MARÍA MAHAVE
4.– MARTÍN CASADO
5.– ANA ALONSO
6.– KEPA MUJIKA URDANGARIN
II. ERANSKINA
ANEXO II
ERRESERBAK / RESERVAS
1.– M.ª TERESA PARDO
2.– YOLANDA FERNÁNDEZ
3.– ANE GALARZA
4.– M.ª JOSÉ LOBATO
5.– M.ª SOL URIA
6.– ANA BEGOÑA ANTÓN
7.– PILAR PEÑA FERNÁNDEZ
8.– M.ª C. BABARRO
9.– RAIMUNDO RUBIO
10.– PEDRO JULIO ROMERO
11.– JUAN ANTONIO TEJERO
12.– PEDRO M.ª MARTÍNEZ DE LAGOS
13.– M.ª JOSÉ GARABIETA
14.– IMANOL ERIZE
15.– BEGOÑA VELASCO
16.– MANUEL NARBONA