Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 1998ko uztailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3151

ERABAKIA, 1998ko ekainaren 30ekoa, Lehendakaritzaren idazkariarena, Europako gaien informazio eta zabalkunde proiektuak egiteko dirulaguntzak emateko deialdia egiten duena.

Martxoaren 10eko 35/1998 Dekretuak Europako gaiei buruzko informazio eta zabalkunde proiektuak egiteko dirulaguntzak arautzen ditu. Dekretu horren 11. atalean ezarritakoaren arabera, erabaki bidez egingo da dirulaguntza horietarako deialdia.

Ondorioz, hauxe

ERABAKI DUT:

Atal bakarra.– Bigarren deialdia.

Europako gaien informazio eta zabalkunde proiektuak egiteko laguntzen deialdia egitea, martxoaren 10eko 35/1998 Dekretuaren arabera; horretarako, 7.000.000 PTAko diru kopurua izango da, onartu eta eranskin bakarrean adierazten diren oinarrien arabera.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Erabaki honetan eta martxoaren 10eko 35/1998 Dekretuan aurrekusita ez dagoen guztian, Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean ekarriko ditu ondorioak erabaki honek.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 30a.

Lehendakaritzaren idazkaria,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.

ERANSKINA

EUROPAKO GAIEN INFORMAZIO ETA ZABALKUNDE PROIEKTUETARAKO DIRULAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIAREN OINARRIAK, MARTXOAREN 10EKO 35/1998 DEKRETUAK ARAUTUTAKOAK

Lehena.– Xedea.

1.– Oinarri hauen onespenezko erabakiak helburutzat dirulaguntzen deialdia du. Dirulaguntza hauek Europako Batasuneko ekintzaren norainokoa esplikatzeko dauden ihardueren informazio eta komunikazio proiektuen promoziorako izango dira.

Bigarrena.– Laguntzen iraupena.

Proiektuak egiteko epea 1998ko abenduaren 31n bukatuko da. Hirugarrena.– Dotazioa.

Deialdi honek 7.000.000 PTAko dirulaguntza izango dugu.

Laugarrena.– Eskaerak aurkezteko lekua eta epea.

1.– Eskaerak jarraian datorren helbidean aurkeztuko dira:

Europako Gaietarako Zuzendaritza.

Jaurlaritzaren Lehendakaritza.

Nafarroa kalea, 2.

01007 Vitoria-Gasteiz.

2.– 1998ko irailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira eskaerak.

Bosgarrena.– Epaimahaia.

Honako hauek izango dira epaimahaiko kideak:

Lehendakaria:

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.

Bokalak:

Europako Gaietarako zuzendaria.

Argibide eta Azterlan zuzendaria

Europako Gaietarako Zuzendaritzako tekniko bat, idazkari lana egingo duena.

Seigarrena.– Adjudikazioa.

1.– Aurkeztutako eskaerez erabakitzea Lehendakaritzaren idazkariari dagokio, Epamahai kalifikatzaileak proposatu ondoren.

Aipatutako erabakia gehienez hiru hilabeteko epean eman beharko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatzen hasita.

2.– Ematen diren erabakiek beste gai batzuren artean epamahai kalifikatzailearen osaketaren berri emango dute eta bide administratiboari bukaera emango diote. Erakabiok Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, guztiek jakin dezaten. Esleipendunei ere horren berri emango zaie.

3.– Oinarri honetako 1go atalean agertzen den epean erabaki zehatzik hartzen ez bada, eskaerak ez onartuak izan direla ulertuko da.


Azterketa dokumentala