Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 1998ko uztailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3150

ERABAKIA 1998ko ekainaren 29koa, Lehendakaritzaren idazkariarena, 1998rako Europako gaien informazio eta zabalkunde proiektuak egiteko dirulaguntzak emateko dena.

35/1998 Dekretuak, martxoaren 10ekoak, Europako gaiei buruzko informazio eta zabalkunde proiektuak egiteko dirulaguntzak arautzen ditu, Europear Batasunaren ekintzak norainokoak diren adierazteko iharduerak sustatzeko asmoz.

Lehen aipatutako helburuarekin eta esandako Dekretuaren 11. atala dela eta, 1998ko ekitaldirako, 1998ko martxoaren 11ko Erabakiaren bidez, dirulaguntzen lehenengo deialdia argitaratu zen (EHAA 51. zb., 1998ko martxoaren 16koa).

Ondorioz, 1998ko martxoaren 11ko Erabaki horren seigarren Oinarriak eta martxoaren 10eko 31/1998 Dekretuaren 11. atalak jasotako eskaeren arabera dirulaguntzen adjudikazioa erabakitzea bidezko da.

Horregatik,

ERABAKI DUT:

Lehena.– Martxoaren 10eko 35/1998 Dekretuaren 7. atalean eta 1998ko martxoaren 11ko Erabakiaren bosgarren Oinarrian aurreikusita dagoenez Epaimahai Kalifikatzailea honako hauez osatua izan da:

– Andoni Ortuzar Arruabarrena Jauna, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia, Epaimahaiko lehendakari.

– Juan Luis Diego Casals Jauna, Europako Gaietarako zuzendaria, bokala.

– Nieves Martínez de Antoñana Blanco Anderea, Azterlan eta Argibide Zuzendaria, bokala.

– Elena Iturrate Bizkargüenaga Anderea, Europako gaietarako zuzendaritzako teknikaria.

Bigarrena.– Epamahai Kalifikatzaileak dagokion proposamena aurkeztu ondoren eta proposamen hau bere osotasunean onartu ondoren, jarraian Erabaki honetako lehenengo Eranskinean azaltzen diren europako gaien informazio eta zabaldunde proiektuak egiteko proiektuei dirulaguntzak ematen zaizkie.

Aipatutako proposamenaren arabera, bigarren Eranskinean dauden proiektuei ez zaie dirulaguntzak ematen eranskin horretan ematen diren arrazoiak direla eta.

Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du. Bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 29a.

Lehendakaritzaren Idazkaria,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.

I. ERANSKINA

DIRULAGUNTZAK JASOKO DITUZTEN PROIEKTUAK

1.– PROIEKTUA: Youthrope! - Future Leaders of the European Union

ERAKUNDEA: Aiesec

EMANDAKO DIRULAGUNTZA: 1.000.000 PTA.

2.– PROIEKTUA: Europa más cerca de la Universidad - Eurocampus. La información europea en la Universidad

ERAKUNDEA: Eurocampus

EMANDAKO DIRULAGUNTZA: 800.000 PTA.

3.– PROIEKTUA: Tú eres Europa

ERAKUNDEA: Fundación Centro de Estudios Europeos - EIZ/Eurocampus

EMANDAKO DIRULAGUNTZA: 1.500.000 PTA.

4.– PROIEKTUA: Metodología para la elaboración de proyectos sociales de la Unión Europea

ERAKUNDEA: Deustuko Unibertsitatea – Gizarte-lanaren Eskola

EMANDAKO DIRULAGUNTZA: 250.000 PTA.

5.– PROIEKTUA: Juventud Vasca y Europa - I Curso seminario

ERAKUNDEA: Euskadiko Gazteen Kontseilua

EMANDAKO DIRULAGUNTZA: 100.000 PTA.

6.– PROIEKTUA: La Europa de los consumidores

ERAKUNDEA: EKA-OCUV: Organización de Consumidores y Usuarios Vasca

EMANDAKO DIRULAGUNTZA: 525.000 PTA.

7.– PROIEKTUA: XX Jornadas de Estudios Europeos

ERAKUNDEA: Bilbaoko Bidealde Ikastetxe Nagusia

EMANDAKO DIRULAGUNTZA: 200.000 PTA.

8.– PROIEKTUA: Europa 2002

ERAKUNDEA: Euro 2002

EMANDAKO DIRULAGUNTZA: 600.000 PTA.

9.– PROIEKTUA: Europa en el periódico de los vascos

ERAKUNDEA: Komunikabidea: Egunkaria

EMANDAKO DIRULAGUNTZA: 500.000 PTA.

10.– PROIEKTUA: Conmemoración del día 9 de mayo 1998

ERAKUNDEA: Asociación Cultural 9 de Mayo

EMANDAKO DIRULAGUNTZA: 2.000.000 PTA.

11.– PROIEKTUA: Información y difusión de los programas Juventud con Europa, Servicio de Voluntariado Europeo, Socrates y Actividades dirigidas a la juventud en general

ERAKUNDEA: Fundación Canónica Autónoma Escuela Diocesana de Educadores de la Juventud - EDE (Tiempo libre y animación socio-cultural)

EMANDAKO DIRULAGUNTZA: 300.000 PTA.

12.– PROIEKTUA: Proyecto de Información y Formación sobre la Unión Europea a desarrollar desde los Centros de Formación Familiar y Social de Gipuzkoa - Kutxa

ERAKUNDEA: Centros de Formación Familiar y Social de Gipuzkoa

EMANDAKO DIRULAGUNTZA: 225.000 PTA.

II. ERANSKINA

DIRULAGUNTZAK JASOKO EZ DITUZTEN PROIEKTUAK

– Deialdian jarritako epez kanpo aurkeztuak izan diren proiektuak ez dituzte dirulaguntzak jasoko:

1.– PROIEKTUA: Descubrir, Vivir y Trabajar en Europa

ERAKUNDEA: EHUko Gizarte-laneko Unibertsitate Eskola

2.– PROIEKTUA: Aplicación de la Política Medioambiental Comunitaria en la CAPV. Balance del V Programa y retos del siglo XXI

ERAKUNDEA: Eguzki

Martxoaren 10eko 35/1998 Dekretuan oinarrituz honelako pertsonak (Administrazioak) ezin dituzte dirulaguntzarik jaso, hori dela eta jarraian zerrendatuta datozen proiektuak laguntzarik gabe geratu dira:

1.– PROIEKTUA: Asuntos Europeos

ERAKUNDEA: Centro Gestor Bilbao 700 - III Milenium (Bilbao)

2.– PROIEKTUA: Muestra sobre la Unión Europea

ERAKUNDEA: Vitoria-Gasteizko Udala.

Proiektu hauei ez zaizkie dirulaguntzak ematen martxoaren 10eko 35/1998 Dekretuan ezarrita dauden irizpideak kontuan izan direlako:

1.– PROIEKTUA: Ciclo de conferencias «Euskadi y el Euro» <P ALIGN="JUSTIFY">ERAKUNDEA: Consejo Vasco del Movimiento Europeo

2.– PROIEKTUA: 3 almuerzos coloquios sobre las cuestiones de más actualidad en la Unión Europea

ERAKUNDEA: Consejo Vasco del Movimiento Europeo

3.– PROIEKTUA: Celebración del día de Europa. Asistencia al Congreso de Europa 1998

ERAKUNDEA: Consejo Vasco del Movimiento Europeo

4.– PROIEKTUA: Seminario: «El poder constituyente en la Unión Europea»

ERAKUNDEA: Consejo Vasco del Movimiento Europeo

5.– PROIEKTUA: La reforma de la Política de Pesca Común requiere un apoyo informativo.

ERAKUNDEA: Europa Azul

6.– PROIEKTUA: Europa, un proyecto de todos

ERAKUNDEA: Acción Familiar Vizcaina

7.– PROIEKTUA: El Correo de la Paz y la Dignidad Humana, y el Correo de la Naturaleza

ERAKUNDEA: Asociación para la defensa de la dignidad humana


Azterketa dokumentala