Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 1998ko uztailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3149

4/1998 DEKRETUA, ekainaren 17koa, lehendakariarena, Consejo Económico y Social Vasco–Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide bat berritzen duena.

Consejo Económico y Social Vasco–Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko ekainaren 27ko 9/1997 Legeak, 7. atalean dioenez, batzordean ordezkaria duten antolakunde, korporazio eta erakundeek ordezkari edo ordezko izendatutakoaren ordez beste bat izendatu ahal izango dute. Horrela gertatuz gero, izendatutako berriak aurrekoari geratzen zitzaion epean jardungo du karguan, hots, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kideentzat finkatutako lau urteko epea bete arte.

Lege horren 5. atalean ezarritakoari Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak dagokion izendapena egin duenez, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.– Javier Salaberria Amesti jauna izendatzea Consejo Económico y Social Vasco – Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide titular, aukeratu baitute Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak Alfonso Gorroñogoitia González jaunaren ordez aritzeko.

2. atala.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko ekainaren 18an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.


Azterketa dokumentala