128. zk., 1998ko uztailaren 9a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Osasuna
3146
1367/1998 ERABAKIA, ekainaren 18koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Arabako Osasun Barrutiko Santiago Apóstol ospitaleko Erizaintzako zuzendari lanpostua betetzeko María Ramos Márquez andrea izendatzen duena.
Arabako Osasun Barrutiko Santiago Apóstol ospitaleko Erizaintzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia ikusi da. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen 1998ko martxoaren 30eko 841/1998 Erabakiaren bitartez egin zen eta EHAAko 91. zenbakian argitaratu zen 1998ko maiatzaren 19an.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak agertu dituen agiriak aztertu dira. Berorrek dituen tasun profesionalak baloratu dira «curriculum vitae»-n aurkeztutako merezimenduen arabera.
Aurkezturiko agiriak ikusita, María Ramos Márquez andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko dohain egokiak dituela ikusi da.
Horiek horrela direla, Zuzendaritza Nagusi honek honako hau ERABAKI DU:
Lehenengoa.– María Ramos Márquez andrea Arabako Osasun Barrutiko Santiago Apóstol ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatzea.
Bigarrena.– Lanpostu-jabetza egiten den egunean hartuko du indarra, ekonomikoa eta administratiboa, izendapen honek.
Hirugarrena.– Lansaria 3 taldeko ospitaleko Erizaintzako zuzendariari dagokiona izango da, hots, orora, urteko 5.275.231 PTA gordin, aplikazekoa den araudian urtero onartzen diren kopuruen arabera.
Laugarrena.– Erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean hasi eta hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 18a.
Osakidetzako zuzendari nagusia,
LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.