Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 1998ko uztailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
3145

1366/1998 ERABAKIA, ekainaren 15ekoa, Mª Carmen Rodríguez Ramírez andrea Gipuzkoako Osasun Barrutiko Donostia Eskualdako Erizaintzako zuzendariaren kargutik kentzeko dena.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren martxoaren 31ko 385/1995 Erabakiaren bidez, M.ª Carmen Rodríguez Ramírez andrea Gipuzkoako Osasun Barrutiko Donostia Eskualdako Erizaintzako zuzendari izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikagarriak izan daitezkeen gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek, honako hau

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– M.ª Carmen Rodríguez Ramírez andreari, Gipuzkoako Osasun Barrutiko Donostia Eskualdako Erizaintzako zuzendariaren kargua kentzea eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Erabaki honen berri interesatuari, Gipuzkoa–Ekialdea eskualdeari eta Osasun Laguntzarako Zuzendaritzari ematea.

Hirugarrena.– Erabaki honen aurka, Herri-Administrazioen Lege–Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. atalean xedatutakoaren arabera, errekurtso arrunta aurkez daiteke Osakidetzako Administrazio Kontseiluan.

Vitotia-Gasteiz, 1998ko ekainaren 15a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.


Azterketa dokumentala