128. zk., 1998ko uztailaren 9a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Osasuna
3144
1353/1998 ERABAKIA, ekainaren 11koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Bizkaiko Osasun Barrutiko Erauzketetarako Zentro Kreditatuaren ospitalearteko koordinatzailearen lanpostua (Basurtoko ospitalea) betetzeko Javier Alonso Álvarez jauna izendatzen duena.
Bizkaiko Osasun Barrutiko Erauzketetarako Zentro Kreditatuaren ospitalearteko koordinatzailearen lanpostua (Basurtoko ospitalea) betetzeko deialdia ikusi da. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen 1998ko martxoaren 26ko 656/1998 Erabakiaren bitartez egin zen eta EHAAko 79. zenbakian argitaratu zen 1998ko apirilaren 30ean.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak agertu dituen agiriak aztertu dira. Berorrek dituen tasun profesionalak baloratu dira «curriculum vitae»-n aurkeztutako merezimenduen arabera.
Aurkezturiko agiriak ikusita, Javier Alonso Álvarez jauna deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko dohain egokiak dituela ikusi da.
Horiek horrela direla, Zuzendaritza Nagui honek honako hau ERABAKI DU:
Lehenengoa.– Javier Alonso Álvarez jauna jauna Bizkaiko Osasun Barrutiko Erauzketetarako Zentro Kreditatuaren (Basurtoko ospitalea) ospitalearteko koordinatzaile izendatzea.
Bigarrena.– Lanpostu-jabetza egiten den egunean hartuko du indarra, ekonomikoa eta administratiboa, izendapen honek.
Hirugarrena.– Hamabi hilabetetan ordainduko zaion 840.000 PTAko osagarria jasoko du urteko, interesatuak, jardun berezi horregatik.
Laugarrena.– Erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean hasi eta hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 11.
Osakidetzako zuzendari nagusia,
LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.