128. zk., 1998ko uztailaren 9a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Osasuna
3143
1354/1998 ERABAKIA, ekainaren 10ekoa, Amaia Leiaristi Areta andrea Gipuzkoako Osasun Barrutiko Amara ospitaleko Kudeaketa Ekonomikorako zuzendariaren kargutik kentzeko dena.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 1205/1996 Erabakiaren bidez deialdi publikoa egin zen Amara ospitaleko Kudeaketa Ekonomikorako zuzendariaren lanpostua aukerako izendapenez betetzeko. Horren ostean, Osakidetzako zuzendari nagusiaren martxoaren 10eko 358/1997 Erabakiaren bidez, Amaia Leiaristi Areta andrea Gipuzkoako Osasun Barrutiko Amara ospitaleko Kudeaketa Ekonomikorako zuzendari izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikagarriak izan daitezkeen gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek, honako hau
ERABAKI DU:
Lehenengoa.– Amaia Leiaristi Areta andreari, beste lanpostu bat beteko duelako, Gipuzkoako Osasun Barrutiko Amara ospitaleko Kudeaketa Ekonomikorako zuzendariaren kargua kentzea eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Erabaki honen berri interesatuari, Amara ospitalari eta Kudeaketa Ekonomikorako Zuzendaritzari ematea.
Hirugarrena.– Erabaki honen aurka, Herri-Administrazioen Lege–Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. atalean xedatutakoaren arabera, errekurtso arrunta aurkez daiteke Osakidetzako Administrazio Kontseiluan.
Vitotia-Gasteiz, 1998ko ekainaren 10a.
Osakidetzako zuzendari nagusia,
LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.