Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 1998ko ekainaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
2550

IRAGARPENA, A-3630 errepideko, 52,645 KM-an, Retes de Llanteno inguruan dagoen horma berriro egiteko proiektuak hartzen dituen ondasun eta eskubideen titularren izen-abizenak jendaurrean jartzeari buruzkoa.

Diputatuen Kontseiluak 98-5-19an egindako bilkuran hartu zuen 338 zenbakiko Erabakiaren bitartez, A-3630 errepideko, 52,645 KM-an, Retes de Llanteno inguruan dagoen horma berriro egiteko proiektuaren eraginpean dauden ondasun eta eskubideen derrigorrezko desjabetzapenerako espedientea hastea erabaki da eta banan banako zerrenda eta lursailetako planoak onartu dira.

Hori dela eta, Derrigorrezko Desjabetzapenari buruz indarrean dagoen Legearen 17. eta 18. artikuluetan eta lege hori garatzen duen Araudiaren 17. artikuluan ezarritakoaren babesean, esandako zerrenda jendaurreko erakustaldian jarriko da 15 laneguneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Epe horren barruan, argitaratutako zerrendan dauden akatsak -egonez gero- zuzentzeko datuak idatziz aurkeztu ahal izango ditu edonork, eta lurrak okupatu beharraren aurka ere agertu ahal izango da, funtseko nahiz formako arrazoiengatik. Azken kasu honetan, adierazi beharko du zergatik den egokiagoa, bere ustez, azaldutako zerrendan jasotzen direnez beste ondasun batzuk okupatzea edo beste eskubide batzuk eskuratzea, lortu nahi den helbururako komenigarriagoak direlakoan.

Interesa duten erakundeek, entitateek, udalek nahiz partikularrek eskuragarri dituzte lursailen planoak eta eraginpean daudenen zerrenda Aiarako Udalaren ediktuen oholean, aztertu eta, bidezko izanez gero, alegazioak aurkeztu ahal izateko. Alegazioak, ezarritako epearen barruan aurkeztu beharko dira ale bikoitzez, Foru Aldundi honen Erregistro Orokorrean, bulego orduetan, Herrilan eta Garraio Sailaren Zerbitzu Juridiko-Administratiboari zuzenduta (Probintzia Plaza, 5, 1. solairua, Vitoria-Gasteiz.)

Vitoria-Gasteiz, 1998ko maiatzaren 19a.

Diputatu Nagusiordea eta Herrilan eta Garraio diputatua,

JUAN JOSÉ OCHOA DE ERIBE ELORZA. A-3630 ERREPIDEKO, 52,645 KM-AN, RETES DE LLANTENO INGURUAN DAGOEN HORMA BERRIRO EGITEKO PROIEKTUA

PROYECTO DE REPOSICIÓN DEL MURO SITUADO EN EL P.K. 52+645 DE LA CARRETERA A-3630 EN LAS PROXIMIDADES DE RETES DE LLANTENO

HURRENK. TITULARREN IZENA ETA HELBIDEA KATASTROKO DATUAK UDALA LABOREA. BEHIN-BEHINEKO BEHIN-BETIKO

ZK POLIGONOA LURSAILA OKUPAZIOA OKUPAZIOA

N.º ORDEN NOMBRE Y DOMICILIO DATOS CATASTRALES AYUNTAMIENTO CULTIVO OCUPACION OCUPACION

POLIGONO PARCELATEMPORAL DEFINITIVA

1 EMILIA VIVANCO RESPALDIZA 42 42 AYALA LABOREA 59,92 01477 RETES DE LLANTENO (ÁLAVA) CEREAL 2 M.ª BEGOÑA GUTIERREZ VILLALONGA 42 18 AYALA LABOREA 28,53 01477 RETES DE LLANTENO (ÁLAVA) CEREAL

3 FRANCISCO CANIVE BERGANZA 42 274 AYALA LABOREA 11,14 01477 RETES DE LLANTENO (ÁLAVA) CEREAL

4 FRANCISCO CANIVE BERGANZA 42 20 AYALA LABOREA 71,9 01477 RETES DE LLANTENO (ÁLAVA) CEREAL


Azterketa dokumentala