Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 1998ko ekainaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasuna
2548

IRAGARPENA, José Ignacio Zabala Varra jaunak aurkeztutako 1728/98-1 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarrengo interesatu batzuk epatzeari buruzkoa.

Interesatzen zaionari jakinarazi egiten zaio José Ignacio Zabala Varra jaunak Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan Administrazioarekiko 1728/98-1 zk. duen auzi-errekurtsoa jarri duela, Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 4ko 139/1998 Erabakiaren aurka. Erabaki hori, bestalde, abenduaren 15eko 3135/1997 Erabakia zuzentzeko zen, eta haren bidez, teknikari espezialista sanitarioen lanbide-taldeko pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko aukeraketa-probak deitu ziren eta zein zerbitzu erakundetan izango zuten destinoa zehazten zen. Interesatuak epatu egiten dira bost eguneko epean autoetan agertu ahal izateko.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko maiatzaren 14a.

Lege-aholkularitzako zuzendariordea,

FÉLIX OCHOA IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala