Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 1998ko ekainaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
2546

EDIKTUA, 1998ko maiatzaren 27koa, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordearena, Eusko Jaurlaritzako Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak 97.0141.48.01.01.03 zehapen­espedienteari buruz emandako agindua "Eugenio Vergara Urbano, Cesteria La Concordia" enpresari jakinarazten diona.

Jose Maria Echegarayk, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeak, honako hau,

Jakinarazten du: Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak 1998ko otsailaren 10ean emandako aginduaz, amaiera eman zaio 97.0141.48.01.01.03 espedienteari, eta «Eugenio Vergara Urbano, Cesteria La Concordia» enpresari lau milioi (4.000.000) pezetako zehapena ezartzea erabaki da. Zehapena lan alorreko arauhaustea egiteagatik ezarri zaio, eta, horretarako, Langileen Estatutuaren testu bateratua onartzen duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuko 29. atala eta 4.2.f) atala hartu dira kontuan. Arauhauste hori oso larritzat jotzen da lege-testu bereko 96.1 atalean, baina ez dugu enpresari hori guztia jakinarazterik izan, ezagutzen genuen azken helbidera (Colón de Larrategui k., 33-37 Bilbao) jo dugun arren. Beraz, Herri–Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko Legea aplikatzen dugu, eta enpresari ohartarazten diogu ezen, Administrazioarekiko Auzitarako Eskumena arautzen duen 1956ko abenduaren 27ko Legeko (martxoaren 17ko 10/1973 Legeaz aldatu zen) 57. atalean eta hurrengoetan ezarritakoari jarraiki, admnistrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakeela Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Salan, ediktua jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta 2 hilabeteko epean.

Enpresak, administrazioarekiko auzitarako errekurtsoa aurkeztu ala ez, zehapenaren zenbatekoa sartu beharko du, erabaki hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta 15 egun baliodunetan, Lan Sailaren Bizkaiko lurralde ordezkaritzaren baimendutako sarrera-kontuan (Bilbao Bizkaia Kutxaren 0631 bulegoan, 22-0300592-1 zenbakia duen kontu korrontean). Dirua sartzerakoan, espedientearen zenbakia adierazi behar da.

Hori egiten ez badu, Administrazioaren premiamenduzko behartze-bideari ekingo zaio zehapena kobratzeko -martxoaren 1eko 396/96 Errege Dekretuko 33. eta 36. ataletan ezarritakoa betez-, eta, horretarako, Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 19ko 99/1982 Dekretuan ezarritako prozedurari jarraituko zaio.

Enpresak horren guztiaren berri izan dezan, 59. atalean agintzen den eran argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko maiatzaren 27a.

Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea,

JOSE MARÍA ECHEGARAY.


Azterketa dokumentala