Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 1998ko ekainaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
2545

EDIKTUA, 1998ko maiatzaren 27koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, "Kornoval, S.L." enpresari 97.0251.48.02.01.02 errekurtsoari buruz hartutako erabakia jakinarazteko dena.

Fidel Martinez Ruizek, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariak, honako hau

Jakinarazten du: 97.0251.48.02.01.02 erekurtsoa ebatzi da, eta «Kornoval, S.L.» enpresari hirurogeita hamabost mila (75.000) pezetako zehapena ezartzea erabaki da. Laneko Segurtasun eta Higienearen Ordenantza Nagusia onartzen duen 1971ko martxoaren 9ko Aginduko 7.2 eta 151. ataletan xedatutakoa hausteagatik ezarri zaio zehapena, baina ez dugu «Kornoval, S.L.» enpresari hori guztia jakinarazterik izan, ezagutzen genuen azken helbidera (La Avanzada errepidea, 30 pabilioia, 48950 Erandio) jo dugun arren. Beraz, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean agintzen den eran jakinarazten diogu enpresari hori guztia, eta ohartarazten diogu ezen, erabaki horrek administrazio-bidea amaitzen duenez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakeela, Administrazioarekiko Auzitarako Eskumena arautzen duen 1956ko abenduaren 27ko Legeko (martxoaren 17ko 10/1973 Legeaz aldatu zen) 57. atalean eta hurrengoetan ezarritakoari jarraiki, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Salan, erabakia jakinarazten den egunetik hasi eta 2 hilabeteko epean. Errekurtsoa jartzeko asmorik izanez gero, ediktu hau eman duen organoa jakinaren gainean jarri behar da aldez aurretik, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 110.3 atalean ezarritakoa betez.

Enpresak, administrazioarekiko auzitarako errekurtsoa aurkeztu ala ez, zehapenaren zenbatekoa sartu beharko du, erabaki hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta 15 egun baliodunetan, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Bizkaiko lurralde ordezkaritzaren baimendutako sarrera-kontuan (Bilbao Bizkaia Kutxaren 0631 bulegoan, 22-0300592-1 zenbakia duen kontu korrontean). Dirua sartzerakoan, espedientearen zenbakia adierazi behar da.

Hori egiten ez badu, Administrazioaren premiamenduzko behartze-bideari ekingo zaio zehapena kobratzeko -uztailaren 10eko 1860/1975 Dekretuko 5. atalean ezarritakoa betez-, eta, horretarako, Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 19ko 99/1982 Dekretuan ezarritako prozedurari jarraituko zaio.

Enpresak horren guztiaren berri izan dezan, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 atalean agintzen den eran argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko maiatzaren 27a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria, FIDEL MARTINEZ RUIZ.


Azterketa dokumentala