Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 1998ko ekainaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Leioako Udala
2544

IRAGARPENA, udalarena den etxebizitza bat besterenganatzeari buruzkoa.

Santa Ana etorbideko 2.ean dagoen eta Udalaren jabetzakoa den etxebizitza bat jendaurreko enkantearen bidez besterenganatzea onetsi da. Halaber, besterenganaketa eraenduko duten Baldintza Juridiko eta Ekonomia-Administraziozkoen Plegua onetsi da. Toki Araubidearen arloan indarrean dauden legezko xedapenen Testu Bategina onetsi duen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 122. Artikuluan eta hurrengoetan xedatu dena betetzeko, enkantea eraenduko duen plegua jendaurrera azalduko da 8 eguneko epean.

Egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira goian aipaturiko epe horretan.

Aldi berean enkantea iragartzen da, Toki Araubidearen arloan indnarrean dauden legezko xedapenen Testu Bategina onetsi duen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 122. Artikuluaren 2. Lerrokadan xedatutakoaren itzalpean. Alabaina, behar izanez gero lizitazioa geroratu egingo da, administrazio baldintza berezien pleguaren aurkako erreklamazioren bat aurkezten bada.

1.– Xedea: Jendaurreko enkante honen bitartez Udalaren etxebizitza bat besterenganatu behar da, Santa Ana etorbideko 2.eko 2. solairuko C etxebizitza, alegia, garaje komuneko 129. Plazarekin batera.

Ondasun hori ondasunen Udal Inbentarioan eta Bilboko 10. Jabetza Erregistroan dago (145. Liburua, 153. Folioa, 9.782 zenbakiko finka).

2.– Lizitazioaren oinarria: 20.500.000 PTAkoa, Gorantz jo behar da; beraz, ez dira onartuko oinarria gainditzen ez duten proposamenak.

3.– Behin-behineko fidantza: 410.000 PTAkoa, hau da, lizitazio oinarriaren %4.

4.– Behin betiko fidantza: Errematearen zenbatekoaren %4.ª. 5.– Proposamenak aurkezteko era: Proposamenak Udalaren Ofizialgo Atalean aurkeztuko dira (Elexalde kalea,1), goizeko 8:00etatik eguerdiko 14:00ak arte, lizitazioaren iragarkia azkenengoz argitaratzen den egunaren ondorengo egutegiko 26 egunen barruan. Iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

6.– Espedientea: Arestian aipaturiko epean espedientea jendaurrean egongo da Udal Idazkaritzan, Interesatuek Vencoster higiezin-etxean aztertu ahal izango dute baldintzen plegua (Leioa, Iparraguirre etorbidea,72), eta nahi izanez gero haren bitartez ikusi ahal izango dituzte enkantean jarriko diren higiezina eta garaje-plaza.

7.– Proposamenen irekiera: Proposamenak aurkezteko epea amaitu eta balioduna den hurrengo asteartean izango da, iluntzeko 19:00etan.

8.– Proposamenaren eredua:

adinez nagusia,.................................. ekin ezkondua, lanbidez


Azterketa dokumentala