Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 1998ko ekainaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
2538

AGINDUA, 1998ko maiatzaren 15ekoa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, Trapagaran Udalerriko La Arboleda osoan bereoneratzeko eremu deklaratzeko dena.

Uztailaren 30eko 214/1996 Dekretuaren 17. atalak, hiritu eta eraikitako ondarea bereoneratzeko diren babestutako jarduketei buruzkoa, zera ezartzen du: Eremu bat Osoan Bereoneratzeko Eremu deklaratzeko bi betekizun bete behar dira, bata, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion Lurralde Historikoarenean argitaratzea Bereoneratzeko Plan Bereziaren behin betiko onespen-akordioa, eta bigarrena, eraginpeko Udalek Bereoneratzeko Hirigintza Elkartea eratzea.

Euskal Herriko Agintaritzaren eta Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aldizkarietan, 1998ko martxoaren 13an eta 1997ko azaroaren 14an, hurrenez hurren, Trapagarango Udaleko Osoko Bilkuraren 1997ko urriaren 2ko akordioa argitaratu da, honen bidez La Arboleda eremua Bereoneratzeko Plan Bereziari buruzko espedienteari behin betiko onespena eman zaiola.

Era berean, 1998ko martxoaren 25ean, Bereoneratzeko Hirigintza Elkartea eratzetik salbuesteko eskatu zen, eskariarekin batera bidali zen azalpen memorian azalduz horretarako arrazoiak.

Hortaz, La Arboleda eremuari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 30eko 214/1996 Dekretuaren 17. atalak araututako betekizunak bete egin dira, aipatutako gunea Osoan Bereoneratzeko Eremu deklaratzeko.

Ondorioz, ezargarri den legediari atxikiz, honako hau

XEDATU DUT:

La Arboleda Osoan Bereoneratzeko Eremu deklaratzea, haren Osoan Bereoneratzeko Plan Berezian jasotako zedarriketaren arabera, 1997ko urriaren 2ko Akordioz behin betiko onartu zena eta Agindu honen eraskinean agertzen dena.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko maiatzaren 15a.

Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza sailburuordea,

MIKEL LARRAÑAGA MANDIOLA.

(Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 1998ko maiatzaren 14ko Aginduaren indarrez, izenpearen eskuordetzaz).


Azterketa dokumentala