Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 1998ko ekainaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
2535

ERABAKIA, 1998ko maiatzaren 19koa, Nekazaritza zuzendariarena eta Osasun Publikorako zuzendariarena, landare-osasunerako produktuak aplikatzeko txartela lortzeko Arkauteko Nekazari Eskolak antolatu duen ikastaro bat homologatzen duena. (Ikastaroa maila berezikoa, aluminio fosfuro eta magnesio fosfurorakoa).

Landare-osasunerako produktuak aplikatzeko txartela lortzeko ikastaro bat (maila berezikoa, aluminio fosfuro eta magnesio fosfurorakoa) homologa dadin, Arkauteko Nekazari Eskolak aurkeztu dituen eskabide eta agiriak azterturik; kontutan hartuta ikastaro horrek behar bezala betetzen dituela Lehendakaritza Ministerioaren 1994ko martxoaren 8ko Aginduan eta Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren eta Osasun sailburuaren 1995eko otsailaren 28ko Aginduan ezarritako eskakizunak; eta Izurri-hilkariei buruzko Arauteriaren Garapen eta Aplikaziorako batzorde teknikoak homologazioaren aldeko proposamena egin ondoren, hau

ERABAKI DUGU:

Lehenengoa.– Ondoko ikastaro hau homologatzea: Izena: «Landare-osasunerako produktuak aplikatzeko txartela lortzeko ikastaroa».

Maila: berezia, aluminio fosfuro eta magnesio fosfurorakoa. Ordu kp.: 20.

Antolatzailea: Arkauteko Nekazari Eskola.

Helbidea: Arkaute (Araba). Tel.: 945 28 53 87.

Datak: 1998ko ekainaren 10etik 22ra bitartean.

Destinatariak: abeltzaintzako ustiategien titular eta/edo kideak, eta tratamenduetarako langile laguntzaileak. Batzuek zein besteek egiaztaturik izan behar dute landare-osasunerako produktuekin oinarrizko mailako tratamenduak egiteko gaitasuna.

Murrizketak:satorren aurkako tratamenduak, belar-soroetan egitekoak (hala ustiategian bertan egitekoak, nola tratamenduetarako langile laguntzaile modura egitekoak).

Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, guztiek jakin dezaten, 1995eko otsailaren 28ko Aginduaren 5. atalaren 4. lerroaldean xedatutakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Erabaki honen aurka errekurtso arrunta jar dakieke Nekazaritza sailburuordeari eta Osasun sailburuordeari, erabakia jakinarazi eta hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko maiatzaren 19a.

Nekazaritza zuzendaria,

JEÚS MARÍA ALONSO VALLEJO. Osasun Publikorako zuzendaria,

LUIS GONZÁLEZ DE GALDEANO ESTEBAN.


Azterketa dokumentala