Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 1998ko ekainaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
2533

ERABAKIA, 1998ko martxoaren 2koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendariarena. Honen bidez, Moretan Labrazako Errepideko transformazio gunera "Iberdrola, S.A."k airetik jarriko duen 13'2 kV-ko linea elektrikoa egiteko proiektua baimendu eta onartzen da.

Iberdrola, S.A.k (Polígono San Lázaro, Logroño) Moretan, Labrazako Errepideko trasnsformazio-gunera airetik 13’2 kV-ko linea elektrikoa jartzeko proiekturako baimen administratiboa eta onespena eskatu zuen eta horregatik Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzako Lurralde Bulegoak espedientea (ref. 1908/16046.1) hasi zuen. Hori guztia ikusirik eta urriaren 20ko 2617/1966 Dekretuak agindutako erreglamendu-tramiteak bete direlarik (Elektrizitate Sektoreari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen Aldi Baterako 1. Xedapenak dioenarekin batera):

Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritza honek

ERABAKI DU:

Iberdrola, S.A.ri baimena ematea, Moretako udalerrian Labrazako Errepideko transfomazio-gunera airetik doan 13’2 kV-ko linea jartzeko proiektua onartzea eta Onura Publikorako izango dela adieraztea. Proiektuaren ezaugarri garrantzitsuenak hauek dira:

Hasiera: «Mendebaldeko (STR Viana)» linearen 67. euskarrian. Bukaera: Aurreikusita dagoen linearen 96. euskarrian, aurreikusita dagoen transformazio-gunearen ondoan.

Luzera: 629 m.

Tendidoa: airetik doa.

Zirkuitu kopurua: bat.

Eroaleak: Materiala, aluminio-altzairua LA78; Sekzioa mm.2-tan, 78’6; antolamendua, horizontala.

Euskarriak: Materiala, altzairu galbanizatua; Altuera, 12 eta 14 m.

Isolagailuak: Materiala, beira; Mota, katea.

Baoak: 5, 4 lerrokatze zuzenetan; erdiko banoa 126 m.

Gurutzaketak: 2 bide.

Trazatuak harrapatzen dituen udalerriak: Moreta.

Erabaki honen aurka Errekurtso Arrunta jarri daiteke Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Industri Antolamendu eta Administraziorako Sailordetzaren aurrean, jakinarazten denetik hilabeteko epearen barruan. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (EBO 92.11.27) 114 eta ondorengo artikuluetan azaltzen denaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko martxoaren 2a.

Industri, Energi eta Meategien

Administraziorako zuzendaria,

MARÍA LUISA FUENTES ALFONSO.


Azterketa dokumentala