Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 1998ko ekainaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
2532

AGINDUA, 1998ko apirilaren 24koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak emana, zeinaren bitartez Arregui, S.A.k jaulkitako baloreak —Bilbaoko Burtsan kotizatzeko onartuak— negoziatzetik kanpo uztea xedatzen baita.

C.N.M.V-n Kontseiluak 1997ko azaroaren 12ean hartutako Akordioaren bitartez, Arregui S.A. Konpaniaren baloreak burtsan negoziatzetik kanpo uzteko espedientea bukatu eta Euskal Autonomia Erkidegoari bidaltzea ebatzi zen. Negoziatzetik kanpo uzteko arrazioa hauxe izan zen: kotizazio-frekuentzia %5era ez ailegatzea azken ekitaldian.

Bazter uzteko prozedura hasteko akordioa, Estatuko Buletin Ofizialean eta Baloreen Bilbaoko Burtsaren Kotizazio Buletinean argitaratu zen, lehenengoan 1997ko uztailaren 14an eta bigarrenan 1997ko uztailaren 16an. Argitarapen horren helburua hauxe izan zen: bazter uzte horrek hartzen duen sozietateak alegazioak aurkeztu ahal izatea, eta baita euren bidezko interesetan eraginik izan lezaketen akzionistek eta inbertitzaileek ere.

Konpania likidazio-prozesuan zela-eta, Arregui S.A.k, audientzia-tramitean, bazter uzteko espedientea irekitzea bertan behera uztea eskatzen zuen; bada, audientzia-tramite hori aztertu eginda.

kotizazio-frekuentziaren indizea %5etik beherakoa izanik, aipatu sozietateak burtsan ia jaurduerarik ez duela-eta, alegazioek ez dituzte baliogabetzen bazter uzteko motiboak. Eta, bestalde, sozietatea likidazio-prezesuan denez, bere baloreak bazter geratuko dira egitez.

Indarrean den legeriaren arabarea, baloreak eta merkantziak kontratatzeko zentruak eta Merkataritzako Burtsak arautzeko eta ezartzeko eskumen esklusiboak Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkio, halaxe baitago ezarria Autonomi Estatutuaren 10. atalean.

Uztailaren 16ko 133/1997 Epaian, Konstituzio Auzitegiak Baloreen Merkatuaren 24/1988 Legearen 34. atalaz egiten duen interpretazioaren arabera, Bilbaoko Burtsan soilik negoziatzen diren baloreei dagokienez, negoziatzetik kentzea ebatzi dezakeen eskumena Euskal Autonomia Erkidegoarena da.

Eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta funtzioak ezartzen dituen 173/1995 Dekretua, otsailaren 28koa, kontutan izanik, honako hau

ERABAKI DUT:

Atal bakarra.– Baloreen Bilbaiko Burtsan, Arregui S.A.k jaulkitako baloreak negoziatzetik kanpo uztea.

Erabaki honekin amaitu egiten da administrazio-bidea, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtso aurkeztu daiteke Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiaren aurrean, erabaki hau jakinarazten den egunaren edo argitaratzen den egunaren biharamunetik harako bi hilabeteko epearen barruan, beti ere Administrazioarekiko Auzibidetarako Jurisdikzioa arautzen duen 1956ko abenduaren 27ko Legearen 58. atalaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko apirilaren 24a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.


Azterketa dokumentala