Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 1998ko ekainaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
2526

1116/1998 ERABAKIA, maiatzaren 12koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Osakidetzako Lehen Mailako Atentzioko Taldeko Pediatria-Puerikulturako medikuaren kategorian dauden lanpostu hutsak betetzeko lekualdatze-lehiaketarako deialdiari dagozkion destinoak behin-behingoz izendatzeko eta baztertutakoen zerrenda argitaratzeko dena.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 818/1997 Erabakiaren bidez, deialdia egin zen Osakidetzako Lehen Mailako Atentzioko Taldeko Pediatria-Puerikulturako medikuaren kategorian dauden lanpostu hutsak betetzeko lekualdatze-lehiaketarako.

Epaimahaiak zuzendaritza nagusi honi destino-izendapenaren proposamena eginik, hautagaiek eskatutako lanpostuak eta egiaztatutako merezimenduak ikusirik, aipatutako deialdiko 4.2 oinarrian araututakoaren arabera eta langileen arloan indarrean dauden legeak ematen didaten ahalmena erabiliz, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Erabaki honekin batera doan I. eranskinaren bidez, Osakidetzako Lehen Mailako Atentzioko Taldeko Pediatria-Puerikulturako medikuaren kategorian dauden lanpostu hutsak betetzeko lekualdatze-lehiaketarako deialdiari dagozkion behin-behineko destino-izendapenak onartzea.

Bigarrena.– Osakidetzako Lehen Mailako Atentzioko Taldeko Pediatria-Puerikulturako medikuaren kategorian dauden lanpostu hutsak betetzeko lekualdatze-lehiaketarako deialdiari dagokion baztertutakoen zerrenda onartzea. II. eranskinean agertzen da zerrenda hori, baztertzeko arrazoiak eta guzti.

Hirugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Laugarrena.– Deialdiko 4.2 oinarrian araututakoaren arabera, erabaki honen aurka erreklamazioa egin ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari hogei (20) egun balioduneko epean, EHAAn argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko maiatzaren 12a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.


Azterketa dokumentala