Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 1998ko ekainaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
2525

1063/1998 ERABAKIA, maiatzaren 6koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, berak otsailaren 12an emandako 197/1998 Erabakiaren errebokazioa, zati batean, bideratzen duena.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 89/1998 Erabakiaren bidez, Osakidetzako erakunde sanitarioetako fakultatibo teknikoen lanbide-taldeko odontologoaren kategorian, estatutupeko langile izateko hautaprobetarako deia egin zen.

Deialdiaren 7.1 oinarrian ezarritakoa betez, Osakidetzako zuzendariaren otsailaren 12ko 197/1998 Erabakiaren bitartez, fakultatibo teknikoen lanbide-taldeko odontologoaren kategoriako epaimahai kalifikatzailea izendatu zen.

Baina epaimahiko lehenengo bokal titularrak, Carmen Aranguren Bascaran andreak, bere baitan abstenitzeko motiboak daudela adierazi du, Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. atalean ezarritakoari atxikita.

Hori guztia dela eta, indarrean dauden legeek pertsonalaren alorrean ematen didaten ahalmenaz baliatuz, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 105.1 ataletan xedatutakoari eutsiz, Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, estatutupeko langile moduan, fakultatibo teknikoen lanbide-taldeko odontologoaren kategoriako destinoak betetzeko hautaprobetako epaimahai kalifikatzaileko lehenengo bokal titularra den Carmen Aranguren Bascaran andreak abstenitzeko aurkeztu duen eskaria onartzea.

Bigarrena.– Jesús Duque Fraile jauna izendatzea lehenengo bokal titular gisa, errebokatzen den pertsonaren ordez.

Hirugarrena.– Erabaki hau EHAAn argitaratzeko agindua ematea.

Laugarrena.– Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, EHAAn argitaratzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko maiatzaren 6a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.


Azterketa dokumentala