Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 1998ko ekainaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
2524

962/1998 ERABAKIA, apirilaren 30ekoa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, berak otsailaren 24an emandako 257/1998 Erabakia, zati batean, errebokatzen duena.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 3218/1997 Erabakiaren bidez, deialdia egin zen Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, estatutupeko langile moduan, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko mediku espezialisten (hainbat espezialitatetakoak) eta farmazilarien kategoriako hautaprobak egiteko.

Deialdiaren 7.1 oinarrian ezarritakoa betez, Osakidetzako zuzendariaren otsailaren 24ko 257/1998 Erabakiaren bitartez, neurologiako espezialitateko epaimahai kalifikatzailea izendatu zen.

Baina epaimahiko lehenengo bokal titularrak, José Felix Martí Masó jaunak, bere baitan abstenitzeko motiboak daudela adierazi du, Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. atalean ezarritakoari atxikita.

Hori guztia dela eta, indarrean dauden legeek pertsonalaren alorrean ematen didaten ahalmenaz baliatuz, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 105.1 ataletan xedatutakoari eutsiz, Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, estatutupeko langile moduan, neurologiako mediku espezialistaren kategoriako destinoak betetzeko hautaprobetako epaimahai kalifikatzaileko lehenengo bokal titularra den José Felix Martí Masó jaunak abstenitzeko aurkeztu duen eskaria onartzea.

Bigarrena.– Erabaki hau EHAAn argitaratzeko agindua ematea.

Hirugarrena.– Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, EHAAn argitaratzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko apirilaren 30a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.


Azterketa dokumentala