Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 1998ko ekainaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
2523

961/1998 ERABAKIA, apirilaren 29koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Alberto Martínez Compadre jauna eta Juan Duran de la Colina jauna Oftalmologiako mediku espezialisten epaimahaiko kide izatearen aurka Francisco Javier Sanz Barbadillo jaunak hasiarazitako ezespen-prozedura erabakitzen duena.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 12ko 193/1998 Erabakiaren bitartez, epaimahai kalifikatzaile batzuk izendatu ziren, Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan estatutupeko langile moduan fakultatibo medikuen eta teknikoen lanbide-taldeko mediku espezialisten (hainbat espezialitatekoak) eta farmazilarien kategorian sartzeko hautaprobetarako.

Francisco Javier Sanz Barbadillo jaunak ezespen-idazkia aurkeztu zuen Alberto Martínez Compadre jaunaren eta Juan Duran de la Colina jaunaren aurka. Idazki hori ezespena egin zaienei bidali zaie, ezespen-kausarik baduten edo ez azal dezaten, hala agintzen baitu Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. atalaren hirugarren lerroaldeak.

Hori egin aurretik, Juan Duran de la Colina jaunak esana zuen abstentziorako kausa zeukala. Beraz, epaimahaiko kidearen izendapena baliogabetu egin zitzaionez, dagoeneko ez da partaide ezespen-prozedura honetan.

Alberto Martínez Compadre jaunak, berriz, erantzun du igorritako idazkia eta ezespen-kausarik ez duela azaldu du.

Idazki biok aztertuta eta behar diren egiaztapenak eginda, aipatu legearen 29.4 atalean agindutakoari jarraituz eta langileen alorrean indarrean den legeriak ematen dizkidan eskurantzez baliatuz, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Alberto Martínez Compadre jauna Oftalmologiako mediku espezialisten epaimahaiko kide izatearen aurka Francisco Javier Sanz Barbadillo jaunak egindako ezespena ez onartzea.

Bigarrena.– Jakinaraz bekie erabaki hau Francisco Javier Sanz Barbadillo jaunari eta Alberto Martínez Compadre jaunari.

Hirugarrena.– Erabaki honen aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. atalaren bosgarren lerroaldean agindutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko apirilaren 29a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.


Azterketa dokumentala