Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 1998ko ekainaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
2522

963/1998 ERABAKIA, apirilaren 23koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, berak otsailaren 12an emandako 193/1998 Erabakia, zati batean, errebokatzen duena.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 3218/1997 Erabakiaren bidez, deialdia egin zen Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, estatutupeko langile moduan, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko mediku espezialisten (hainbat espezialitatetakoak) eta farmazilarien kategoriako hautaprobak egiteko.

Deialdiaren 7.1 oinarrian ezarritakoa betez, Osakidetzako zuzendariaren otsailaren 12ko 193/1998 Erabakiaren bitartez, oftalmologiako espezialitateko epaimahai kalifikatzailea izendatu zen.

Baina epaimahiko laugarren bokal titularrak eta ordezkoak, Juan Duran de la Colina jaunak eta Javier Orbegozo Gárate jaunak, beren baitan abstenitzeko motiboak daudela adierazi dute, Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. atalean ezarritakoari atxikita.

Hori guztia dela eta, indarrean dauden legeek pertsonalaren alorrean ematen didaten ahalmenaz baliatuz, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 105.1 ataletan xedatutakoari eutsiz, Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, estatutupeko langile moduan, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko mediku espezialisten (hainbat espezialitatetakoak) eta farmazilarien kategoriako oftalmologiako espezialitateko destinoak betetzeko hautaprobetako epaimahai kalifikatzaileko laugarren bokal titularra den Juan Duran de la Colina jaunak abstenitzeko aurkeztu duen eskaria onartzea.

Bigarrena.– Aipatutako epaimahai kalifikatzaileko laugarren bokal ordezkoa den Javier Orbegozo Gárate jaunak abstenitzeko aurkeztu duen eskaria onartzea.

Hirugarrena.– Erabaki hau EHAAn argitaratzeko agindua ematea.

Laugarrena.– Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, EHAAn argitaratzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko apirilaren 23a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.


Azterketa dokumentala