Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 1998ko maiatzaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
1796

IRAGARPENA, Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzako Gipuzkoako Lurralde Bulegoarena, Hernaniko sarea handitzearren I faseko Makatzaga hartunean instalazioak ezartzeko baimena jendaurrean ikusgai jartzen duena.

Instalazioak ezartzeko hurrengo proiektu hau jendaurrean jartzen da ikusgai, hala ezarrita baitago ekainaren 15eko 10/1987 Legean, 2913/1973 Dekretuaren bidez onarturiko Gas Erregaien Herri Zerbitzuari buruzko Erregelamendu Orokorrean, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetze Legearen 17-2 eta 52 artikuluetan, lege horren apirilaren 26ko Erregelamenduaren 56 artikuluan, eta Herri Administrazioen Lege Araubidearen eta Administrazio Ihardunbide Komunaren azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 86 artikuluan.

– Eskatzailea: Euskadiko Gas Baltzua, SA. Pío Baroja pza., 3 48001 Bilbao.

– Erreferentzia: 24.140/C.GB.33/97/M1.

– Eskariaren xedea: «Hernaniko sarea - I fasea - Makatzaga hartunea» izeneko gas naturalaren sarea handitzeko instalazioak jartzeko baimena.

– Hartunearen funtsezko datuak:

1) Trazadura: Hernaniko Zikuñaga auzotik igarotzen da.

2) Luzera: 284 m.

3) Hodia: altzairuzkoa, B graduko API-5L kalitatekoa, 4’’ko diametrokoa eta 3’60 mm-ko lodierakoa, eta altzairuzkoa, 2’’ko diametrokoa eta 3’60 mm-ko lodierakoa.

4) Altzairuzko hodiaren estaldura: 2 mm-ko lodierako polietileno estrusionatua.

5) Zerbitzuaren gehienezko presioa: 16 bar.

6) Aurrekontua: 3.324.441 PTA.

– Instalazioaren lursailekiko lotespena: honekin batera doan ondasun eta eskubideen zerrendan adierazten da:

• Jabari osoa: lurrazaleko instalazio finkoetan, beharrezkoa denean.

• Igarotzeko behin betiko bidezorra: 4 m zabal duen lur-zerrendatik, lurpetik, joango dira hodiak eta gainerako osagarriak.

• Aldi baterako okupazioa: lur-txatalen planoetan eta eraginpeko ondasun eta eskubideen banakako eta xehetasunezko zerrendan zehazten da finka bakoitzeko.

• Eraikitzeko mugak: instalazioei kalte egin diezaiekeen edozein obra edo egintza ezin izango da burutu 10 m-ko lur-zerrendan, trazaduraren ardatzetik 5 metroraino bi alboetan. Distantzia hori murriztu ahal izango da behin betiko bidezorrarekin bat etorri arte, beti ere berariaz eskatu eta Administrazioko eskudun erakundeak ezarritako baldintzak betetzen badira.

• Goldaketan edo antzeko lanetan ibiltzeko debekua: metro erdi baino sakonago. Era berean, ezin izango da zuhaitzik ezta zuhaiskarik ere landatu hodiaren ardatzetik 2 metroko lur-zerrendan, bi alboetan.

Denek jakin eta ezagutu dezaten argitaratzen da iragarki hau, batez ere lursailen jabeek eta proiektuaren eraginpeko gainerako titularrek, zeinen zerrenda iragarki honen amaieran adierazten baita. Espedientea aztergai egongo da Donostia-San Sebastiángo Easo kaleko 10ean, hor baitago Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzako Gipuzkoako Lurralde Bulegoa. Bulego horretan aurkeztu ahal izango dira egokitzat jotako alegazioak, hiru aletan, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donostia-San Sebastián, 1998ko martxoaren 9a.

Industri, Energi eta Meategien

Administraziorako zuzendaria,

MARÍA LUISA FUENTES ALFONSO.


Azterketa dokumentala