Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 1998ko maiatzaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasuna
1793

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetzarena, laboratorioko materiala (tresnak, beirazko materiala eta plastikozkoa) kontratatzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Osakidetza.

b) Espedientea izapidatuko duen bulegoa: Gurutzetako ospitalea.

c) Espediente zenbakia: L.P. 110/20/1/00058/C-661/0498.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: laboratorioko materiala (tresnak, beirazko materiala eta plastikozkoa).

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua: ospitalearen beharren arabera.

c) Loteak: bai.

d) Entregatzeko lekua: Gurutzetako ospitaleko biltegi orokorra.

e) Entregatzeko epea: ospitaleak egiten dituen eskarien arabera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 18.134.273 PTA.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: lizitaziorako aurrekontuaren %2.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Gurutzetako ospitalea (Hornidurak).

b) Helbidea: Gurutzetako plaza z/g.

c) Herria eta posta kodea: Gurutzeta-Barakaldo 48903.

d) Telefonoa: (94) 4850086.

e) Faxa: (94) 4850165.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 1998ko ekainaren 1a.

7.– Kontratistaren betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguan eta karatulan ezarritakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 1998ko ekainaren 1a.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan, karatulan eta betekizun teknikoen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: Gurutzeta ospitaleko Erregistro Nagusian (Gurutzetako plaza z/g., 48903 Gurutzeta-Barakaldo).

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): sei hilabete.

e) Aldaerak: onartu egingo dira.

9.– Eskaintzak irekitzea: 6. puntuan adierazitakoa.

a) Eguna: 1998ko ekainaren 5a.

b) Ordua: 09:15.

10.– Iragarpen gastuak: esleipendunaren kontura izango dira. 11.– Iragarpena EBAOra bidali den eguna: -

Gurutzeta, 1998ko apirilaren 8a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JOSU GARAY IBAÑEZ DE ELEJALDE.


Azterketa dokumentala