Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 1998ko maiatzaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
1788

AGINDUA, 1998ko martxoaren 17koa, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuarena, merkataritza gaien banatze-alorreko inbertsioei laguntzeko programa arautu zuen martxoaren 17ko 52/1998 Dekretua garatzeko dena.

Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailak, 52/1998 Dekretuaren bidez, inbertsio-proiektuetarako laguntzen esparru orokorra ezarri zuen.

1. atala.– Xedea.

Merkataritza gaien banatze-alorreko inbertsioei laguntzeko programa arautu zuen martxoaren 17ko 52/1998 Dekretua garatzea da agindu honen helburua.

Euskal Autonomia Erkidegoaren 1998ko aurrekontu orokorretako 62120 programako 1. eta 2. idazatietan, 770 kontzeptuan aurreikusitako fondoak erabiliko dira laguntza-programa honetarako.

Agindu honetako laguntzek FEDER fondoen laguntza dute.

2. atala.– Onuradunak.

52/1998 Dekretuan ezarritako laguntzak jasotzeko, eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) eskatzailearen izaera izatea, aipatu dekretuaren 5. eta 12. ataletan ezarritakoaren arabera.

b) Izaera bereko dirulaguntza edo laguntzen esparruan hasitako itzulketa nahiz zigor prozeduraren batean sartzeke izatea.

3. atala.– Dirulaguntza jasoko duten jarduerak.

1.– 1998an eginiko inbertsio-proiektuei baino ez zaie emango dirulaguntza. Laguntza emateko erabakia hartzen den ekitaldiari egotziko zaizkio laguntzak.

Inbertsioak ekitaldi horretan egindakotzat joko dira baldin eta ekitaldi horretako behin betiko eskaeraz edo behin-betiko ordainagiriaz justifikatzen badira.

2.– Inbertsio-proiektuak gauzatzeko azken eguna 1999ko ekainaren 30a izango da. Hala ere, behar den moduan justifikatutako kasuengatik proiektua gauzatzeko epea atzeratu egiten bada, Merkataritzako Administrazio eta Politikarako Zuzendaritzak luzapen bat eman ahalko du inbertsio-proiektua guztiz gauzatzeko; luzapena emateko, dena den, justifikatzeko ezarritako muga edo epearen aurretik eskatu beharko da. Gauzatutako inbertsiotzat enpresan fisikoki dagoena joko da; behin betiko ordainagiriaz justifikatu beharko da hori.

3.– Azterlanen kasuan, horien kopia bat bidaliko da Sailera, bere kostua egiaztatzen duen ordainagiriarekin batera, 1999ko ekainaren 30a baino lehen.

4.– Finantza-laguntzen barruan, eskatzaileak Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailera bidali beharko du eragiketarako baimena ematen duen agiria, 1998ko irailaren 3a baino lehen.

4. atala.– Eskabideak betetzea eta aurkeztea. 1.– Eskabideak aurkeztekoo epea 1998ko ekainaren 30ean amaituko da. Eskatzaileek eskabidea eta agiri osagarriak, bi aletan, Merkataritzako kasuan kasuko lurralde ordezkaritzan —proiektua egingo den lurralde historikoaren arabera— aurkeztu beharko dituzte, zuzenean edo Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean jarritako bideetatik edozein erabiliz.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko martxoaren 17a.

Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburua,

ROSA DÍEZ GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala