Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 1998ko maiatzaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
1786

ERABAKIA, 1998ko apirilaren 3koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) Morlans auzoko Errondo Pasealekuko Udal Gas lantegiak osatzen duen konplexuan dauden ondorengo elementuak Kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapenaz, sailkatutako kultura-ondasun deklaratzeko espedienteari hasiera emateko dena:800 m3tako Gasometroa eta Otto sistemadun Gasomotorea eta beren osagai laguntzaileak.

Euskal Autonomia Erkidegoak Konstituzioko 148. 1.16 atalaren eta Estatutuaren 10.19 atalaren arabera, Kultura ondareari buruzko eskumen osoa bereganatu zuen. Horretaz gain, ondare hori atzerriratu eta espoliatu ez dadin, irailaren 26ko 3068/1980 Errege Dekretuz, Estatuak ezarri zituen arauak eta obligazioak ere bereganatu zituen. <P ALIGN="JUSTIFY">

Hain zuzen ere, eskumen horretaz baliatuz, onartu zen Euskal kultur ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea.

Donostia-San Sebastiángo Morlans auzoko Errondo pasealekuan dagoen Udal Gas lantegiak osatzen duen konplexuan dauden 800 m.3tako Gasometroa eta Otto sistemadun Gasomotoreak bakarka duten garrantzi teknologikoa, sozial eta historikoa ikusirik eta Kultura Ondare Zentroko Zerbitzu Teknikoek egindako erabaki proposamena kontutan izanik, honako hau

ERABAKI DUT:

Lehena.– Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) Morlans auzoko Errondo pasealekuan kokaturiko Udal Gas lantegiaren konplexuan dauden eta ondoren zehazten diren ondasunak Kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapenaz, sailkatutako kultura ondasun deklaratzeko espedienteari hasiera ematea:

I Eranskina: 800 m.3tako Gasometroa. Deskribapena.

II Eranskina: Otto sistemadun Gasomotorea eta beren osagai laguntzaileak. Deskribapena.

Bigarrena.– Espediente honi hasera emateak elementu bakoitzari 7/1990, uztailaren 3ko, Euskal Kultur Ondareari Buruzko Legeak aurrikusitako babes erregimena behin-behineko izaeraz aplikatzea ekarriko du ondorio bezala. Era berean, eta elementu bakoitzari dagokionean zermugapen eta babes erregimen bereziak burutzeari ekiten ez zaion bitartean, kasu zehatzari dagokion behin-behineko babes erregimena egokitzearren, dokumentu honi III. (Gasometroari dagokiona) eta IV. Eranskina (Gasomotoreari dagokiona) eransten zaizkio bakoitzari dagozkion aplikazio baldintza zehatzak adieraziz.

Hirugarrena.– Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) Morlans auzoko Errondo pasealekuan kokaturiko Udal Gas Lantegiak osatzen duen konplexuan dauden 800 m.3tako Gasometroa eta Otto sistemadun Gasomotorea eta beren osagai laguntzaileak Kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapenaz, sailkatutako kultura ondasun deklaratzeko espedientea dela eta interesdunari entzuteko eta jendaurrean jartzeko epea irekitzea, bidezkotzat jotzen diren arrazoibideak egin eta agiriak aurkeztu ahal izateko hogei eguneko epea emanaz behin Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ebazpen hau eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Lege Jaurbidearen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 84. eta 86. ataletan xedatutakoaren arabera. Euskal Kultur Ondarearen Zentroan egongo da aztergai espedientea, San Antonio kalea 2.a, beheko solairua, Vitoria-Gasteiz, helbidean.

Laugarrena.– Espedientearen izapideei ekitea, indarrean dauden xedapenekin bat etorriz.

Bosgarrena.– Erabaki honen berri ematea interesdunei, Donostia-San Sebastiángo Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari.

Seigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende guztiak honen berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko apirilaren 3a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

JOSÉ M.ª AGIRRE ESKISABEL.

I. ERANSKINA

GASOMETROAREN DESKRIBAPENA

Argikuntza publikoa Udal enpresari ekimen bat da, ehun urte baino gehiagoz Gipuzkoako hiriburuaren historiari barrutik loturiko zerbitzu publikoa izanik. Bere jatorria 1869koa da, San Martín auzoan kokatuz haseran eta 1899an oraingo gunera lekuz aldatuz.

Donostia-San Sebastiángo Udal Gas Lantegiak lehen argikuntza elektrikoa banatu zion hiriburuari, orduraino zegoen oliozko argiontzien (Bordier Hercet, dirdiratzaile eta «quinqué»-a) hala moduzko sisteman hobekuntza iraultzaile bat emanaz.

Lantegiaren esparruak instalakuntza desberdinak agertzen ditu, gas produkzioaren establezimenduek duten konplexutasuna azaltzen duten kalitate nabarmeneko makinaria barne. Zerbait aipatzekotan biltegi sistema aipatu behar, hiru biltegiz osatua, non 800 m.3-takoa nabarmentzen baita, zaharrena eta daudenetatik bolumen txikiena izanik.

800 m.3 -tako Gasometro zaharra Lyon-en Bonet-Sparin et Cie. etxeak eginikoa zen eta 1890eko abuztuan kokatu zen San Martin auzoan, gerora egungo gunera lekuz aldatuz. Jovanne etxearekin kontrataturik, metalezko upela du eta 14,8 m. luzeko tangentzia gidak, azken hauek apaingarri txikiz osaturiko xehetasunetan amaituz. Metalezko upelaren egitura lotune eta errematxaturiko engranaiaz osaturikoa da, bere osotasunean egurrez eginiko barne mantenimendu sistema berri bat edukiz. Bere bolumen eta forma baldintza guztiak ditu oraindik, nahiz eta erdoia dela eta egituraren zati batean eta upelean kalte batzuk ikus daitezkeen.

Gasometro txiki hau garaiko aurrerapen teknologiko eta estetika funtzionalistaren erakuspen bikaina da, bere 108 urtetako aintzinatasunarekin batera nahitaezko balio historikoa izanik. Guzti horri bere balio ikonografikoa erantsi behar zaio, beste europar hirien antzera hiri moderno baten oinarrizko erreferentzia izateko gaitasuna emanaz.

II. ERANSKINA

GASOMOTOREAREN DESKRIBAPENA

Aipatu lantegiaren esparruko beste funtsezko atala Otto Fabrik Deutz gasomotorea da, paregabetzat hartua. Honen inguruan zenbait elementu apalago agertzen dira (elektrizitatea banatzeko panela, Pasaian eginiko zubi-garabia, e.a.), produkzio prozesu hau nolabait hobeki ulertzen eta agertzen laguntzen dutenak.

Morlansko lantegiaren kokagune berrian, hiria argiz esnaraziko duen hurrengo pausu berria emango da, gasa elektrizitate bilakatuz, Donostia-San Sebastiángo kalerik nagusienetan banaturik korronte jarraiko arku boltaikodun eta 12 anperetako intentsitatedun 100 argiontzi elektrikoz osaturiko argikuntza sistemak aurreko badaezpadako sistema ordezkatuz.

Sucursal Iberica (Bartzelonakoak) banatutako Otto Fabrik Deutz etxeko alemaniar gasomotoreari esker ematen da pausu hau. Gasa elektrizitate bilakatzeko makinariak, lehenik lantegiaren barne funtzionamendurako, 16 HP -tako potentzia indarra du Geneve-ko Societé Anonyme-aren aldizkatzaileari loturik. Siemens Schucbert banatze panelari lotzen zaio aurreko mekanismoa eta Pasaian eginiko zubi-garabia behar du bere mantenimendurako.

Gasez hornitutako elektrizitatea sortzeko tresneria talde honen ezaugarri teknikoak paraleloki lan egiten duten zilindro bateko bi gasomotoreen baitan daude, hauek hiru metro inguruko diametroa duen inertzia bolante batean kokatzen den ardatz batean bidez lotuz, aurrekoak exzikatriz eta aldizkatzailea (Atelier Secheron Geneveko etxean eginikoak) mugituz, uhal banatzaile moduan eraginez.

Gasomotorearen iraupen egoera ona da, bere oinarrizko atal guztiak mantentzen dituelarik eta bere gehigarri esanguratsuenak ere bai, europar ikuspegian elementu paregabe bilakatuz ondasun hau.

III. ERANSKINA

BEHIN-BEHINEKO BABES ERREGIMENA

APLIKATZERAKOAN KONTUTAN HARTU

BEHARREKO BALDINTZAK, GASOMETROARI

DAGOKIONEAN

7/1990, uztailaren 3ko Euskal Kultur Ondareari Buruzko Legeak zermugatutako ondasunentzat ezarritako babes erregimenaren aplikazioa, behin-behinekoa izanik ere, dagokion zermugatze espedienteari hasera ematen zaion elementuen babesa ziurtatzearren, babes hau kasu honetan era berezi batean definitu behar dela ulertzen da, elementu historiko garrantzitsuen iraupenak gerorako eta momentuan egokiak diren beharrei erantzuteko garapenak kinkan jarri gabe.

Ondorioz, kasu honetan, zermugatze espediente honen objektua den gasometroa kokaturiko lekua «oportunitate»-koa deritzon gune bat izanik Donostia-San Sebastián hiriaren geroko garapenerako, beharrezko irizten da, araudi orokorrak zermugatutako ondasunentzat aurrikusten duen erregimen orokorraren aplikazioa kasu zehatzari egokitzea, bere aplikazioan baldintza batzuk ezarriz.

Gasometroari dagokionean kontutan hartu beharreko baldintzak.

800 m.3 -tako gasometroa, bere izaera osotasunean errespetatzen den heinean lekuz alda daitekeen elementutzat har daiteke. Halere, lekuz aldagarria dela esan daiteke, beti ere gas biltegi eta erregulazio instalakuntza osatzen duten edozein atalen desmontaia, erretiratze eta biltze eragiketak era sistematiko eta zehatz batean gauzatzen badira, elementuaren iraupena momentu orotan bermatuz.

Lekualdaketak, bestalde, elementuaren birkokapena dakar ondoriotzat, hau birkokapen proiektu baten idazpenaren bidez zehaztu beharko delarik, kokagune berriaren baldintzak, egungo gunearekiko distantziak, interesa duten beste elementuekiko erlazioa eta elementua birjartzeko beharrezko iharduketan adieraziz.

Proiektu honi buruz Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak txosten bat burutu beharko du, beronen ale bat jaso eta biharamunetik kontatzen hasita 15 egunetako epean.

6 hilabetetako epea ezartzen da, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren txostena jasotzen denetik kontatzen hasita, elementua proposaturiko eta txostenduriko gunean kokatzeko. Aipatu epea luzagarria da Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak arrazoi teknikoak medio egoki deritzon epez, Donostia-San Sebastiángo Udalaren eskariz, aurrez dagokion justifikazioa agertzen badu epe horretan birkokapena burutzea ezinezkoa dela adieraziz.

IV. ERANSKINA

BEHIN-BEHINEKO BABES ERREGIMENA

APLIKATZERAKOAN KONTUTAN HARTU

BEHARREKO BALDINTZAK, GASOMOREARI

DAGOKIONEAN

7/1990, uztailaren 3ko Euskal Kultur Ondareari Buruzko Legeak zermugatutako ondasunentzat ezarritako babes erregimenaren aplikazioa, behin-behinekoa izanik ere, dagokion zermugatze espedienteari hasera ematen zaion elementuen babesa ziurtatzearren, babes hau kasu honetan era berezi batean definitu behar dela ulertzen da, elementu historiko garrantzitsuen iraupenak gerorako eta momentuan egokiak diren beharrei erantzuteko garapenak kinkan jarri gabe.

Ondorioz, kasu honetan, eta aurreko eranskinean adierazitako arrazoiak medio, beharrezko irizten da, araudi orokorrak zermugatutako ondasunentzat aurrikusten duen erregimen orokorraren aplikazioa kasu zehatzari egokitzea, bere aplikazioan baldintza batzuk ezarriz.

Gasomotoreari dagokionean kontutan hartu beharreko baldintzak.

Sistema Otto-dun gasomotorea bere osotasunean mantendu beharko da. Energia banatzeko elementuak eta Udal Zentral Elektrikoan irauten duten erregulazio, banatze eta mantenimendurako beste elementuak makina nagusiaren elementu laguntzailetzat hartuko dira.


Azterketa dokumentala