Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 1998ko maiatzaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
1784

AGINDUA, 1998ko martxoaren 17koa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Posta eta Telegrafoen Erakunde Autonomoak (Sustapen Ministerioa) aurkeztutako 4638/94 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salak eman duen epaia bete dadila agintzeko dena.

Laneko Bizkaiko lurralde ordezkariaren 1994ko martxoaren 14ko erabaki baten aurka aurkeztutako errekurtsoa ezetsi egin zuen Eusko Jaurlaritzako Lan zuzendariak 1994ko irailaren 9ko erabaki batez. Erabaki horren aurka, Posta eta Telegrafoen Erakunde Autonomoaren (Sustapen Ministerioa) legezko ordezkariak aurkeztutako 4638/94 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aztertu ondoren, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salak epaia eman du 1998ko otsailaren 6an. Epaiaren xedapen zatiak hau dio:

«Algortako bulegoan berogailu-teknikariaren lanpostua kentzeko eskaera ezetsiz Laneko Bizkaiko lurralde ordezkariak 1994ko martxoaren 14an hartutako erabakiaren aurka aurkeztutako errekurtsoa ezetsi egin zuen Eusko Jaurlaritzako Lan zuzendariak 1994ko ekainaren 6ko erabaki batez. Erabaki horren aurka, Posta eta Telegrafoen Erakunde Autonomoaren (Sustapen Ministerioa) legezko ordezkariak aurkeztutako 4638/94 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa onartu egin dugunez, hau egin deklaratu behar dugu: Lehenengoa.– Aurkatutako erabakia legediaren kontrakoa dela; beraz, baliorik eta indarrik gabe uzten dugu. Bigarrena.– Errekurtsogileak baduela eskubidea Abandoko posta pabiloian bergogailu-teknikariaren lanpostua kentzeko, teknologia arrazoiak direla-eta. Errekurtso honetako kostuei buruz ez dugu pronuntziamendu adierazirik egingo.» Hori dela eta, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak epai hori hitzez hitz bete dadila eta agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agindu du, otsailaren 7ko 141/1995 Dekretuko 4. atalean ezarritakoarekin bat etorriz, Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioari buruzko Lege Arautzailearen 103. atalean eta hurrengoetan jasotakoaren ildotik.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko martxoaren 17a.

Justizi, Ekonomi, Lan

eta Gizarte Segurantza sailburua,

FRANCISCO EGEA GARCÍA.


Azterketa dokumentala