Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 1998ko maiatzaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
1783

AGINDUA, 1998ko martxoaren 17koa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Simago, S.A. enpresaren legezko ordezkariak aurkeztutako 3485/94 administrazioarekiko auzi­errekurtsoan Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salak eman duen epaia bete dadila agintzeko dena.

Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde ordezkariaren 1994ko martxoaren 25eko erabaki baten kontra jarritako gorajotzeko errekurtsoa onetsi egin zuen zati batean Eusko Jaurlarizako Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan zuzendariak 1994ko uztailaren 4ko erabaki batez. Erabaki horren aurka Simago, S.A. enpresaren legezko ordezkariak aurkeztutako 3485/94 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aztertu ondoren, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salak epaia eman du 1997ko otsailaren 16an. Epaiaren xedapen zatiak hau dio:

«2130/93 Arau-hauspen aktari buruz, 250.000 PTAko isuna jarriz Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde ordezkariak 1994ko martxoaren 25ean hartutako erabakiaren kontra jarritako gorajotzeko errekurtsoa onetsi egin zuen zati batean Eusko Jaurlarizako Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan zuzendariak 1994ko uztailaren 4ko erabaki batez. Erabaki horren aurka Simago, S.A. enpresaren legezko ordezkariak aurkeztutako 3485/94 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa onartu egin dugunez, egintza horiek zuzenbidearen kontrakoak direla deklaratu behar dugu; beraz, horren guztiaren jatorri izan den arau-hauspen akta baliorik gabe uzten dugu. Kostuei buruz ez dugu pronuntziamendurik egingo.»

Hori dela eta, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak epai hori hitzez hitz bete dadila eta agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agindu du, otsailaren 7ko 141/1995 Dekretuko 4. atalean ezarritakoarekin bat etorriz, Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioari buruzko Lege Arautzailearen 103. atalean eta hurrengoetan jasotakoaren ildotik.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko martxoaren 17a.

Justizi, Ekonomi, Lan

eta Gizarte Segurantza sailburua,

FRANCISCO EGEA GARCÍA.


Azterketa dokumentala