Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 1998ko maiatzaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Gipuzkoako Batzar Nagusiak
1782

3/1998 FORU ARAUA, martxoaren 18koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia Estatuko araudira egokitzearren 1997. urtean zehar onartutako foru dekretuak berresten dituena.

Gipuzkoako Diputatu Nagusiak

Jakinarazten dut Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu dutela «Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia Estatuko araudira egokitzearren 1997. urtean zehar onartutako foru dekretuak berresten dituen martxoaren 18ko 3/1998 Foru Araua», eta nik aldarrikatu eta argitara dadin agintzen dut, aplikagarria zaien herritar guztiek, partikularrek nahiz agintariek, bete eta betearazi dezaten.

Donostia-San Sebastián, 1998ko martxoaren 18a.

Diputatu Nagusiak,

ROMÁN SUDUPE OLAIZOLA.

HITZAURREA

Urtarrilaren 31ko Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Zergen Foru Arau Orokorrak 13.1 artikuluan baimendutakoarekin bat etorriz, 1997. urtean zehar, eta presazko arrazoiak direla medio, hamar foru dekretu argitaratu dira Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia Estatuko araudira egokitu eta Ekonomi Itunean ezarritakoarekin bat egiteko.

Aipatu artikuluaren 2. apartatuak dioenaren arabera, prezeptu horren babesean onartu diren xedapenen berri Batzar Nagusiei eman behar zaie hauek berretsi ditzaten.

Tramite hori bete denez, behar den foru araua onartu beharra dago aipatu epealdian eman diren dekretuak berresteko.

Artikulu bakarra.

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia Estatuko araudira egokitzen duten hurrengo foru dekretuak berretsita geratzen dira:

– Martxoaren 18ko 26/1997 Foru Dekretua, Gipuzkoako lurralde historikoaren zerga araudia 12/1996, 13/1996 eta 14/1996 legeetan nahiz 1/1997 Errege Dekretu Legean jasotako zerga neurri batzuetara egokitzen duena.

– Martxoaren 22ko 31/1997 Foru Dekretua, Gipuzkoako lurralde historikoaren zerga araudia 12/1996, 13/1996 eta 14/1996 legeek nahiz 1/1997 Errege Dekretu Legeak jasotako zerga neurri jakin batzuetara egokitzen duen martxoaren 18ko 26/1997 Foru Dekretuan izandako akatsa zuzentzekoa.

– Maiatzaren 27ko 38/1997 Foru Dekretua, Gipuzkoako lurralde historikoaren zerga araudia Sozietate Laboralen martxoaren 24ko 4/1997 Legeak jasotako zerga neurrietara egokitzen duena.

– Ekainaren 3ko 40/1997 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia 2/1997, 4/1997 eta 6/1997 Errege Dekretu Legeetan jasotako zerga onuretara egokitzen duena.

– Irailaren 16ko 65/1997 Foru Dekretua, Gipuzkoako lurralde historikoaren zerga araudia Sozietate Laboralen martxoaren 24ko 4/1997 Legeak jasotako zerga neurrietara egokitzen duen maiatzaren 27ko 38/1997 Foru Dekretua aldatzekoa.

– Irailaren 23ko 67/1997 Foru Dekretua, Gipuzkoako zerga araudia abuztuaren 29ko 14/1992 Errege Lege-Dekretuak, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legea aldatzekoak, xedatutakora egokitzen duena.

– Urriaren 21eko 70/1997 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia Zerga, Administrazio eta Gizarte alorreko Neurriei buruzko abenduaren 30eko 13/1996 Legean emandako xedapenetara egokitzen duena Aseguru Primen gaineko Zergari dagokionez.

– Azaroaren 18ko 78/1997 Foru Dekretua, Gipuzkoako lurralde historikoaren zerga araudia abuztuaren 4ko 38/1997 Legearen bitartez Euskal Ekonomi Itunean egindako aldaketara egokitzen duena.

– Azaroaren 25eko 81/1997 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia ibilgailu automobilen parkea modernizatu, bide segurtasuna hobetu eta ingurugiroa defendatu eta babesteko PREVER programa onartzen duen urriaren 8ko 39/1997 Legera egokitzekoa.

– Azaroaren 25eko 82/1997 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia urriaren 31ko 18/1997 Errege Lege-Dekretuak, hainbat autonomia elkartetan berriki jasan diren ekaitz gogorrak direla-eta izandako kalteak konpontzeko presazko neurriei buruzkoak, ezarritakora egokitzen duena.

AZKEN XEDAPENA

Foru arau hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.


Azterketa dokumentala