Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 1998ko maiatzaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

INDARGABETUTAKO XEDAPENA

Xedapen Orokorrak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
1780

64/1998 DEKRETUA, martxoaren 31koa, Izki aldeko Natur Baliabideen Antolamendurako Plana onesten duena.

Naturaguneen eta basa-flora eta faunaren artapenari buruzko martxoaren 27ko 4/1989 Legeak eta, ondoren, Euskal Herriko natura babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legeak exigitzen dutenez, alde jakin bat parke natural deklaratu baino lehen, delako alde horretako natur baliabideen antolamendurako plana egin eta onetsi behar da. Hala, horretarako prozedurari hasiera eman zitzaion Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1995eko otsailaren 16ko Aginduaren bitartez.

Ondorioz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko martxoaren 31n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Atal bakarra.– Izki aldeko Natur Baliabideen Antolamendurako Plana onestea, Euskal Herriko natura babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legearen II. idazpuruan ezarritakoarekin bat etorriz.

XEDAPEN IRAGANKORRA

AZKEN XEDAPENA

Vitoria-Gasteizen, 1998ko martxoaren 31n.

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

JAVIER RETEGUI AYASTUY.

IZKI ALDEKO NATUR BALIABIDEEN

AURKIBIDEA

BABES-ARAUBIDEA

2. atala.– Antolamendu planaren edukia.

4. atala.– Aplikazio-eremua.

6. atala.– Bermeak.

8. atala.– Parkearen kudeaketa.

II. IDAZPURUA.– ARLOKAKO POLITIKAK

ANTOLATZEKO ERREFERENTZI IRIZPIDEAK

11. atala.– Gidalerroak.

III. IDAZPURUA.– MUGA OROKORRAK

13. atala.– Muga orokorrak.

IV. IDAZPURUA.– ALDEKAKO

15. atala.– Osoko erreserbako aldeak.

17. atala.– Eraginkortasunez artatu beharreko aldeak.

19. atala.– Nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza bultzatzeko aldeak.

21. atala.– Hiri-lurzoruko eta azpiegituren zortasuneko aldea.

JARDUERAK

I. IDAZPURUA

BABES ARAUBIDEA

Izki aldeko natur baliabideak planifikatzeko tresna da plan hau, Euskal Herriko natura babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legean aurreikusitako ondorioetarako.

Natur baliabideen antolamendurako planaren baitan, zati arau–emaileaz gain, ondoko agiri hauek biltzen dira:

b) Inguru sozialaren deskripzioa.

d) Informazio guztiaren azterketa orokorra.

3. atala.– Planaren ondorioak.

a) Publizitatea. Horrekin batera, badago beste ondorio bat: edozein hiritarrek eskubidea izango du dokumentazioa kontsultatzeko, behar bezala legeztaturik egongo den alean kontsultatzeko, alegia. Horretarako dokumentazioa edonoren esku egongo da, Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak zehaztuko dituen lekuetan.

c) Natur baliabideen antolamendurako plan honetan markaturiko arau eta gidalerroek orientazio izaera dute beste edozein plan edo egitarau sektorialetarako; beraz, antolamendurako planaren zehaztapenak sorospidez aplikatuko dira, beti ere aurreko idazatian ezarritakoaren kaltetan jo gabe.

4. atala.– Aplikazio-eremua.

a) Arabako Katalogoko herri onurako mendietarik, zenbaki hauekin identifikatzen direnak:

b) Mendi horietariko baten baten barruan dauden jabetza pribatuak, edota mendi horietariko zenbaiten mugek erabat inguratu eta mugatzen dituzten jabetza pribatuak. Urturiko golf zelaiaren lurrak kanpo utzi dira.

5. atala.– Indarraldia eta plana berrikusteko baldintzak.

2.– Izki aldeko Natur Baliabideen Antolamendurako Plana aldatu edo eguneratuko da —beti ere onespenerako erabili den prozedura bera erabiliz—, baldin eta plana idaztean nagusi izan diren irizpide eta helburuak aldatzen badira, antolamenduaren menpeko lurralde-eremuen baldintza ekonomiko, sozial edo naturalek horrela eskatzen badute, edo jarraipen-planak horrela egitea gomendatzen badu.

1.– Antolamendurako plan honek ezarritako babes-araubidea jarraian adieraziko direnekin bateragarria izango da eta beraiek bermatuko ditu:

– Eskubide pribatuen erabilera.

– Auzo-araubideko baso-aprobetxamenduak (egur loteak eta abar).

– Izki Garai eta Izki Behereko Batzen existentzia eta beraien jarduna, parkearen ondarearen parte baitira.

Dejabetzapen ahalmenak kasu honetan bakarrik erabili ahal izango dira: jabeek edo ukituriko ondasun zein eskubideen beste titularrek herri-administrazioekin beste modurik hitzartzen ez badute aplikatu beharreko arauteria bereziaren ondoriozko gaitz eta kalteak konpentsatzeko.

2.– Lur publiko zein pribatuan egin nahi diren jarduketa guztietarako, beharrezkoa izango da jabe edo eskubidearen titularraren baimena, Zuzenbidean dauden eta legeria orokorrean jasotzen diren salbuespenak eginda. 7. atala.– Kalte-ordainak.

2.– Arauak aplikatzearen edo beste edozein arrazoiren ondoriozko kalteak edo errenta-galerak zehazteko, konpentsazio–bide bat ezarriko da erabilera eta kudeaketa zuzentzeko planean, eta horren arabera zehaztuko dira konpentsazioen zenbatekoak eta konpentzasioak emateko era.

1.– Izkiko parke naturalaren kudeaketa Arabako Foru Aldundiari dagokio.

3.– Foru aldundiak zuzendari-artatzaile bat izendatuko du, parke naturalaren kudeaketaren arduraduna izan dadin.

5.– Parke naturalak behar adinako langileria izango du, bertako jarduerak behar bezala garatzeko eta jarduera horien kontrola egiteko. Arreta berezia jarriko zaio asteburuetan eta jende gehien etortzen den garaietan zaintza-zerbitzua mantentzeari; horri dagokienez, batez ere olgeta jarduerei begiratuko zaie.

7.– Izki alderako planak egiterakoan, ukiturik suertatzen diren administrazio batzek eta udalek parte har dezaten sustatuko da.

Inbertsio, jarduketa, azterlan eta ikerketak egiteko urteko egitarauak gertatuko dituzte Administrazio eskudunek, natur baliabideen antolamendurako planean eta erabilera eta kudeaketa zuzentzeko planetan ezarritako gidalerro eta irizpideak praktikan jartzeko helburuaz. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren edo beste herri-erakunderen baten eskumeneko gairen bat sartzen bada aipaturiko egitarauen edo jardunerako plan espezifikoren baten barruan, hitzarmena sinatu ahal izango dute ukituriko Administrazioek; hitzarmen horretan, harako egitarau edo plana betetzeko finantzabideak zehaztuko dira.

II. IDAZPURUA

ERREFERENTZI IRIZPIDEAK

Izki Aldeko Natur Baliabideen Antolamendurako Planaren helburu nagusiak hauek dira:

b) Lurzorua, ura eta gainerako baliabideak artatu eta babestea.

d) Inguruko biztanleen bizitza-kalitatea hobetzea.

f) Inguruko biztanleak parkearen jardunean integratzea.

h) Ehiza eta arrantza antolatzea.

j) Eskualdeko nortasuna sendotu eta bultzatzea.

l) Izki inguruak zientzia, hezkuntza eta kulturarako ematen dituen aukerak gauzatzea.

1.– Aipatutako helburuak gauzatzeko xedeaz, parkearen kudeaketarako organo arduradunak ondoko eginkizun hauek izango ditu:

c) Inguruko udalak eta adminitrazio-batzak koordinatzeko bideak jarriko ditu, olgeta-erabilera intentsiboak periferiara bideratzeko.

e) Nekazaritzako ustiategien arduradunei argibideak eta aholkuak emateko bideak eratuko ditu, sektorearen arazo orokorrei eta parkearekiko harremanei dagokien guztian.

a) Gaur egun bertoko zuhaitz espezieek betetzen duten azalera mantentzea.

c) Basoak berritzeko bertoko zuhaitz espezieak erabil daitezen sustatzea.

e) Basoak antolatzeko proiektuak egitea, eta arreta berezia jartzea Izkiko ameztia osatzen duen baso-multzoari.

g) Baso-aprobetxamendua eta larratzea bultzatzea, zuhaitzen birsorkuntzari kalterik egiten ez bazaio.

i) Nekazaritza, basogintza eta abeltzaintzako ustiategietan inguruarentzako eragin txikia duten teknikak erabil daitezen sustatzea.

k) Basoen heldutasun-gradua mantendu eta hobetzea, eta ekosistemaren kalitatearen artapena giza aprobetxamenduekin bateragarri egitea.

a) Abeltzaintzako azpiegiturak hobetzea.

c) Lehengo luberrietan basoak jar daitezen bultzatzea.

e) Eraikuntza eta azpiegitura berriak paisajean integratzea. <P ALIGN="JUSTIFY">4.– Baliabideak babesteko ekintzek helburu hauek izango dituzte:

b) Flora eta fauna babestu eta artatzea.

d) Baliabide geologikoak behar bezala aprobetxatzea.

a) Izkiko larreak erabiltzen dituzten abereen erregistroa. Parkeko larreak erabili ahal izateko, nahitaezkoa izango da erregistro horretan inskribatzea.

c) Izkin arriskuan dauden animali espezie eta landare–espezieen zerrenda.

6.– Hezkuntzaren, kirol-jardueren eta ikerketaren garrantzia kontutan hartuta, parkearen kudeaketaz arduratuko den organoak arreta berezia jarriko die kontu hauei:

b) kultur ondarearen azterketa eta zabalkundeari,

12. atala.– Erabilera eta kudeaketa zuzentzeko plana.

a) Nekazaritza eta abeltzaintza.

– Luberrien antolamendua.

– Larreen kudeaketa.

– Abeltzaintzako azpiegitura berriak eraikitzeko arauak.

– Bazka-baliabideak bermatzeko prozedura egokiak zehaztea; kalkuluaren gutxienezko oinarri gisa, erabilera eta kudeaketa zuzentzeko plana idatzi aurreko 4 urteetako batez besteko abere–kopurua erabiliko da. Arreta berezia jarriko zaio aziendaren bilakaeraren joerak aurreikusteari.

– Aprobetxamenduen araubidea (auzo-aprobetxamenduak bermaturik).

– Basogintzako makinen erabilera arautzea.

– Baso-suteak aurreikusi eta suteei aurka egiteko neurriak. – Basabideak.

– Hobe-bidean jarri beharreko aldeetako jarduketen plangintza.

– Jardunari hasiera eta amaiera emateko datak, oinarritzat geben-aginduak hartuta.

– Ehiza-modalitateak.

– Ehiza-eskubideen titularrekin koordinatzeko neurriak, aprobetxamendu planak egiteko.

– Kanpaldiak, kanpamenduak, olgeta-jarduera intentsiboak, suaren erabilera, ibilgailuen ibilera eta aparkamendua, zarata–mailak eta abar arautzea, eta horiek guztiak babes–helburuekin eta nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzarekin bateragarri egitea. Izan ere, azken jarduera hauek lehentasunezkoak izango dira ehiza eta olgeta-jardueren aldean.

– Olgeta-jardunaren ondoriozko eraginak lehengora ekartzea. – Ibilbide-sareak.

e) Heziketako erabilerak.

– Beharrezko azpiegituren diseinua (eraikuntzak, panelak eta abar).

– Ibilgailuak errepide, bide eta pistetatik ibiltzeko eta bertan aparkatzeko debekuaren salbuespenak.

– Muga teknikoak (pisua, abiadura eta abar).

– Eraikuntzan aplikatu beharreko gutxienezko neurriak zehaztea, eragina ahalik txikiena izan dadin.

– Harritzen auzo-aprobetxamenduak arautzea.

– Parkean jartzen diren kartel eta errotuluen diseinua arautzea, bat etor daitezen parkearen estetikarekin.

– Ur-bilketen eta erabileren inbentarioa.

– Ziklo hidrologikoan edo uren kalitatean eragin txarra izan dezaketen gai kimiko eta biohilkarien erabilera arautzea, eta beharrezkoak diren eta ingurugiroan ahalik eragin txikiena duten produktuak zehaztea.

– Arazteko sistemak arautzea.

– Arriskuan dauden espezieen zerrenda egitea.

– Zuhaitz zahar eta urtetsuak artatzeko neurriak, zenbait

espezieren garapen egokirako beharrezkoak baitira.

i) Paisajea.

– Paisajearen berezitasunetarik, zeintzuk babestu behar diren zehaztea.

– Ondarearen elementuetarik, interesgarriak direnen inbentarioa egitea.

k) Ingurugiroaren jarraipena.

– Ahalik eraginik txikiena duten ikerketa teknika eta moduei buruzko aholkuak.

III. IDAZPURUA

13. atala.– Muga orokorrak.

a) Nekazaritza.

c) Basogintza.

e) Erabilera publikoa.

g) Uraren eta energiaren aprobetxamenduak. Ur-hartuneak eta ur-bilketak.

i) Egoitzazko erabilerak hiri-lurzoru eta lurzoru urbanizagaitzat jotzen den eremura mugatuko dira. Eremu hori, erabilerei eta eraikuntza-arauei dagokienez, sorospidezko arauetan xedatutakoaren arabera eraenduko da.

2.– Ondoko hauek debekaturik egongo dira:

b) Hazkunde moteleko espezie naturalek basoturiko mendietan, erabateko ebaketak egitea edo erabilera aldatzea.

d) Parkearena ez den edonolako publizitatea egitea. Parkean sorturiko ekonomi jardueren publizitatea parkearen publizitatetzat hartuko da. e) Energia edo fluidoak garraiatzeko, telekomunikazio seinaleetarako edo antzerakoetarako lurgaineko azpiegitura berriak egitea. Azpiegitura horiek lurpean jarri behar dira.

g) Baimendutako tokietatik kanpo aparkatzea.

i) Sua olgeta-erabilera gisa egitea, horretarako baimendutako tokietan izan ezik.

k) Zakarrak, eskonbroak, zaborrak edo beste edonolako isurkiak bota edo lagatzea, horretarako jarritako tokietan izan ezik.

m) Sute baten ondoren erabilera aldatzea, zuhaitzik gabeko lurrak basotzeko ez bada.

o) Landareak erauzi, suntsitu edo kaltetzea, antolamendurako plan honetan jasotako jardueretan izan ezik.

a) Suaren erabilera estentsiboa.

c) Jarduera zientifikoak edo ikerketakoak, baldin eta parketik materialik atera behar bada, edo kanpamendu edo azpiegiturarik jarri behar bada.

e) Pista berri bat irekitzea.

g) Gaur egun dauden eraikuntzetan edozein obra egitea.

– inguruko eraikuntzen itxura mantenduko da,

– inguruko eraikitze-moduak errespetatuko dira.

j) Lurzorua mugiaraztea, antolamendu plan honetan baimendutako jardueretarako —abeltzaintza, nekazaritza, basogintza, eraikuntza edo azpiegiturak— beharrezkoak diren aldaketak salbuetsita daudelarik. Beste eginera batzuk baimendu ahal izango dira, interes orokorrak horrela eskatzen duenean (zundaketak eta abar).

l) Urbazter edo hezeguneetako basoetan eta harkaiztegietan jarduketak egitea.

– Inguruak halako espeziea hartzeko duen ahalmenari buruzko azterketak.

– Birpopulatu beharreko lurraldea eta eta populazioaren tamaina.

n) Ondare arkeologiko edo arkitektonikoan eragina duten jarduketak.

5.– Parkeko organo kudeatzaileak emandako baimenetan, halako jarduera egiteko bete behar diren baldintzak ezar daitezke, eta jarduera, erabilera edo aprobetxamendua bukatutakoan lurra nolako egoeran utzi behar den zehaz daiteke.

1.– Olgeta-jarduerak ondoko hauen arabera eraenduko dira:

a) Baimenduta dago oinez ibiltzea parke osoan zehar, erabilera eta kudeaketa zuzentzeko planak alderen batean debekua ezarri ezik. <P ALIGN="JUSTIFY">b) Baimenduta dago zaldiz, mendiko bizikletaz edo motorerik gabeko beste edozein ibilgailuz pista eta bideetatik ibiltzea, edota erabilera eta kudeaketa zuzentzeko planak zehazten dituen ibilbideetatik —halakorik egiten badu—. Ezin da, ordea, bide eta pista horietatik inola ere atera.

d) Debekatuta dago arau honetan jasota ez dagoen beste edozein olgeta-jarduera egitea, parkeko organo kudeatzailearen baimena eduki ezik.

f) Erabilera eta kudeaketa zuzentzeko plana onetsi arte, parkeko organo kudetzaileak behin-behinean zehaz dezake zein aldetan egin daitezkeen lehen zerrendaturiko olgeta-jarduerak.

IV. IDAZPURUA

MUGAK

1.– Gotxi gora-behera 40 hektareako aldea da, eta Alkanduzko istilaren inguruetan kokatzen da. Natur interes handiko aldea da. Zuhaitzei dagokienez, hainbat espezie daude: haritzak, pagoak, urkiak, haltzak eta abar. Oro har, tamaina handiko zuhaitzak dira nagusi, eta hori ez da oso ohikoa lurraldearen gainerako aldeetan. Alde honetan, Dendrocopos medius espeziearen dentsitate handia duten guneak aurkitu dira, espezie hori penintsula osoan urria izan eta arriskuan egon arren. Espezie hori, bestetik, ondo zaindutako baso-ekosistema helduen adierazgarria da.

a) Paseatzea, beti ere zehazten diren baldintzak begiratzen direlarik.

c) Ibilgailuen zirkulazioa, beti ere muga orokorrak begiratzen direlarik.

e) Heziketarako jarduerak eta ingurugiroaren zabalkundearekin zerikusia dutenak.

g) Parkeko organo kudetzaileak interesgarri iritzi eta beren beregi baimentzen dituen gainerako jarduerak.

4.– Ez da onartuko gaur egun ez dagoen espezierik alde honetara ekar dadin.

1.– Balio ekologiko handiko aldeak dira, eta toki hauetan kokatzen dira: Arluzea, Muela eta Soilako gailurrak, Izkiko sakana, Los Ríos, San Romango urkidia, Apinanizko hagin-basoa, eta Arizulo errekastoaren goi-ibarreko eta Kapildui mendiaren hegoaldeko hegaleko zohikaztegiak.

a) Paseatzea, beti ere zehazten diren baldintzak begiratzen direlarik.

c) Ibilgailuen zirkulazioa, beti ere muga orokorrak begiratzen direlarik.

e) Osasun helburuekin edo basoak birsortzeko egiten diren ebaketa kontrolatuak, eta, interesgarriak izanik, parkeko organo kudeatzaileak beren beregi baimentzen dituen gainerako ebaketak. Berezko birsorketarik gabeko unaden kasuan, egurra atera daiteke —beti ere lurrean eraginik ez duten metodoen bidez—, eta, gero, hesiak jar daitezke basoa berritzeko.

h) Heziketarako jarduerak eta ingurugiroaren zabalkundearekin zerikusia dutenak.

j) Baimendutako erabilerek behar bezala funtzionatzeko ezinbestekoak diren azpiegiturak eraiki eta mantentzea.

3.– Kasu berezietan, olgeta-jarduera batek nahi ez bezalako eraginik izan ahal badu alde hauen helburuetan, parkeko organo kudeatzaileak artapen-beharrizanen arabera antolatuko du delako olgeta-jarduera hori.

17. atala.– Eraginkortasunez artatu beharreko aldeak.

2.– Alde hauen egungo egoera mantentzeko, muga orokorrez gain, debekaturik daude alde hauetan gaur egun ez dauden erabilera guztiak. Horri dagokionez, hauek dira gaur eguneko erabilerak:

– Larratze estentsiboa.

– Erlazaintza.

– Berezko basoen aprobetxamendua, baso-soilketak izan ezik. – Baso berrituen aprobetxamendua.

c) Olgeta-erabilera:

– Olgeta lineala.

e) Jarduera zientifikoak, heziketakoak eta ikerketa.

– Ur-hartuneak eta ur-bilketak.

– Aurreko erabilera edo jardueren garapen egokirako behar-beharrezkoak direnen eraikuntza.

4.– Ez da inola ere onartuko espezie autoktonoek osatutako zuhaiztiren bat soiltzea dakarren erabilera-aldaketarik.

1.– Alde hauetan, lurzoruari eman zaion erabilera desegokitzat hartu da, eta ondorio txarrak eduki ditu alde hauen artapenerako. Hona hemen alde hauen adibideak: San Kristobalgo hegoaldeko hegaletako marga- eta buztin-gaien higadurak, edo Muela eta Soilan berritutako basoak.

19. atala.– Nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza bultzatzeko aldeak.

2.– Alde hauetan ahalegin berezia egingo du parkeko organo kudeatzaileak, nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza sustatzeko neurriak hartzeko.

1.– Atauriko meategia dagoen ingurua hartzen du alde honek bere baitan. Meategi horretan erauztoki eta eskonbrotegi txiki batzuk daude.

2.– Alde hau ahalik egoerarik onenean mantentzeko xedeaz, muga orokorrez gain, ondoko hauek aplikatuko dira alde honetan:

b) Debekatuta dago eskonbrotegietatik mineralak biltzea, parkeko organo kudeatzailearen baimena eduki ezik.

21. atala.– Hiri-lurzoruko eta azpiegituren zortasuneko aldea.

a) Errepideak.

c) Ur-hartuneak.

e) Telekomunikazioetako errepikagailuak.

3.– Aplikatzekoa den legeria espezifikoa aplikatuko da alde hauetan. Halako jarduketa batek zerikusirik ez badu arau espezifikoek xedatutakoarekin, orduan muga orokorrak aplikatuko dira.

INGURUGIROAREN GAINEKO ERAGINAREN

Ingurugiroaren gaineko eraginaren ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Errege Dekretuan eta bera garatzen duten arauetan aurreikusitakoez gain, jarraian adieraziko diren jarduerak, obrak edo instalazio publiko zein pribatuak dekretu horretan eta bera garatzeko arauetan aurreikusten den ebaluazio–araubidera makurtuko dira:

– Saihesbideak eta errepideen trazaketaren aldaketak, 500 m–tik gorakoak badira.

– Ibai eta erreken ubide, hegi edo urbazterren aldaketa dakarren edozein obra edo instalazio.

– Parke naturalean egun ez dagoen edozein basanimali espezie sartzea.

– Arrain hazlekuen eta abere haragijaleak hazteko abeletxeen instalazioa.

– Kanpinak jartzea.

VI. IDAZPURUA

Arauteria honen konplimendua, bere helburuena eta irizpideena egiaztatzeko, jarraipen-plan bat egingo da, zeinen helburua izango baita antolamendurako plan honekin erlazionaturiko jardueren kontrol eta jarraipena egitea.

II. ERANSKINA / ANEXO II

Eskala / Escala: 1/25.000


Azterketa dokumentala