Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 1998ko martxoaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Kultura
1397

LEHIAKETA PUBLIKOA, irekia, Fadurako (Getxo) Hobekuntza Teknikorako Zentruaren garbiketa zerbitzua kontratatzeko (A-10/1998 Espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.

b) Espedientea bideratzeko arduraduna: Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-10/1998.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen azalpena: Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentruaren garbiketa zerbitzua kontratatzea, bai instalazioena eta baita bertan bizi diren kirolariena ere.

b) Lotekako eta zenbakikako banaketa: ez da egingo.

c) Lan-esparrua: Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentrua (Getxo, Bizkaia).

d) Lana burutzeko epea: 1998ko abenduaren 31 arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapideak: presazkoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako aurrekontua.

Kopurua, guztira: kontraturako diru-kopurua, gehienez jota, hamaika milioi eta hirurehun mila (11.300.000) pezetakoa izango da.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: 226.000 PTA.

6.– Agiriak eta argibideak non jaso.

a) Entitatea: Kirol Zuzendaritza.

b) Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2. (bigarren solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: (945) 18.95.07.

e) Telefax: (945)18.95.35.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 1998ko apirilaren 14a, 12:00ak baino lehen.

7.– Kontratistaren beren-beregiko betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da horrelakorik eskatzen.

b) Beste betebehar batzuk: lehiakideek, diru eta teknika aldetik, lanari aurre egiteko gai direla erakutsi beharko dute «B» kartazalean honako egiaztagiri hauek aurkeztuta:

– Enpresak azken hiru urteotan egindako zerbitzu edo lan garrantzitsuenen zerrenda, haien zenbatekoa, datak eta onuradunak zein diren adieraziz, direla publikoak nahiz pribatuak.

– Zerbitzua burutzeko daukan material, instalakuntza eta tresneria teknikoari buruzko aitorpena.

Dena dela ere, honako hau aurkezten dutenek: III. taldea 6 azpitaldea A Kategoria, ez dute kaudimen ekonomikoari eta teknikoari buruzko justifikaziorik aurkeztu beharko.

8.– Parte hartzeko eskaintzak edo eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezpenerako azken eguna: 1998ko apirilaren 15a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal («A», «B» eta «C») aurkeztu beharko dira, barruan Administrazioaren Berariazko Klausulen Pleguan eskatutakoa dutela.

c) Aurkezpen-lekua:

1.– Entitatea: Kultura Saileko Lege Aholkularitzan aurkeztuko dira zuzenean.

2.– Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2. (2. solairua).

3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (01010).

d) Lizitatzaileak bere eskaintzari zenbat denboran eutsi behar dion: hilabete eta erdian.

e) Aldaerak onartzea: ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak begiratzea.

a) Entitatea: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2. (2. solairua).

c) Herria: Vitoria-Gazteiz 01010.

d) Eguna: 1998ko apirilaren 15a.

e) Ordua: 13:00etan.

10.– Beste argibide batzuk: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

11.– Iragarpenen gastuak: esleipendunaren pentzutan izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko martxoaren 23a.

Zerbitzu zuzendaria,

ENRIQUE LAMSFUS ARRIEN.


Azterketa dokumentala