Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 1998ko martxoaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingoa
1393

IRAGARPENA, PM-119/98 espedientea esleitu dela jakitera emateko dena. PM-119/98 espedientea: mekanikari eta elektrizitateari dagokienetan, Ibilgailuen Parkeko ibilgailuak konpontzeari eta mantentzeari buruzkoa.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu-Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: PM-119/98.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Kontratu mota: laguntza eta aholkularitzakoa eta zerbitzutakoa.

b) Helburuaz zehaztasunak: iragarpen honen idazpuruan agertzen direnak.

c) 1. lotea: Araba Lurralde Historikoa.

2. lotea: Bizkaia Lurralde Historikoa.

3. lotea: Gipuzkoa Lurralde Historikoa.

d) EHAAan lizitazio-iragarpena argitaratu zeneko eguna: 1998.02.17.

3.– Izapideak, prozedura eta lizitatzeko era:

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Zenbatekoa guztira: gutxi-gorabeherako aurrekontua sei milioi (6.000.000) pezetakoa da.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 1998ko martxoaren 9a.

b) Kontratista: Garaje del Norte, Laurok Autos, S. Coop. eta Talleres Lasala.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: eskaintza ekonomikoetako banako prezioen araberakoa.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko martxoaren 16a.

Herrizaingo sailburua,

JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala