Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 1998ko martxoaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingoa
1392

IRAGARPENA, eskola eta egoitzetako larrialdietarako planak berrikusteari buruzko AE-092/98 espedientea esleitu dela jakitera emateko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazioa.

c) Espedientearen zenbakia: AE-092/98.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Kontratu mota: aholkularitzakoa.

b) Helburuaz zehaztasunak: iragarpen honen idazpuruan agertzen direnak.

c) Aldizkari ofiziala, non argitaratu baitzen lizitazio-iragarpena: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1998ko otsailaren 17ko 32 zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta lizitatzeko era:

a) Izapideak: urgentziaz egitekoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa guztira: bederatzi milioi (9.000.000) pezetakoa, banan banako gehienezko aurrekontua berrogeita hamabi mila (52.000) pezetako dela.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 1998ko martxoaren 11.

b) Kontratista: Gespreven, S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrogeita lau mila (44.000) pezeta/larrialdietako planaren berrikusketa gehienez (9.000.000) pezetarainokoa.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko martxoaren 12a.

Herrizaingo sailburua,

JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala