Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 1998ko martxoaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
1387

AGINDUA, 1998ko otsailaren 12koa, Kultura sailburuarena, Zumaiako Hirigune Historikoaren Esparru Arkeologikoa Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean, Monumentu Multzo izendapenaz Kultura Ondare gisa sartzen duena.

Zumaiako Esparru Arkeologikoaren balio historikoa eta kultura aldetik duen interesa ikusita eta arlo honetan erabilgarri den lege-arautegian ezarritakoa kontutan hartuz, hots, Konstituzioaren 149.1.28. atala, Autonomia Estatutuaren 10.19. atala eta uztailaren 3ko 7/1990 Legea bera aintzat hartuta, ondasun hori Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko espedienteari hasiera ematea erabaki zuen Kultura sailburuordeak 1997ko azaroaren 12ko dataz.

Espediente hori administrazio-bidetik izapidatu ahal izateko, aipatutako 7/1990 Legearen 17 eta 11.3. atalean, eta honekin bat datozen gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz, jende guztiak espedientearen berri izan zezan, jendaurrean ikusgai jarri zen, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Zumaiako Udalari entzuteko izapidetza ere burutuz.

Horrenbestez, legez ezarritako izapidetza guztiak behar bezala beterik, ez da inolako alegaziorik aurkeztu.

Orain arte adierazitako guztia kontuan hartuta; aipatutako Legearen 17. atalak ezarritakoari jarraituta; Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak proposatuta eta Euskal Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoen txostena ikusirik, hau,

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Zumaiako Hirigune Historikoaren Esparru Arkeologiko Monumentu Multzo izendapenaz Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean, Kultura Ondare gisa sartzea.

Bigarrena.– Aipatutako Esparru Arkeologikoa mugatzea I. eranskinean ezarritakoaren arabera eta II.ean agertzen den deskribapenean oinarrituz.

Hirugarrena.– Zumaiako Hirigune Historikoaren Esparru Arkeologikoa Euskal Kultura Ondareari atxikitako Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko eskaria egitea.

Laugarrena.– Zumaiako Udalari, Esparru Arkeologiko hori babesteko bere udal hirigintzako planeamendu tresnan kontutan hartzea eskatzea, Euskal Kultura Ondarearen, uztailaren 3ko, 7/1990 Legearen 44.2 atalean ezarritakoa betetzeko.

Bosgarrena.– Zumaiako Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuari zera jakinaraztea: esparru arkeologiko horretan egitekoak diren iharduera eta lan guztietarako, Foru Aldundiaren baimena beharko dela eta baimen hori lortzeko aurretiaz dagokion proiektu arkeologikoa aurkeztu beharko dela.

Seigarrena.– Zumaiako Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Departamentuei eta Eusko Jaurlaritzako Lurraldearen Antolaketa, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari agindu honen berri ematea.

Zazpigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Egunkari Ofizialean argitaratzea.

Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko otsailaren 12a.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.

I. ERANSKINA / ANEXO I

fotolito

II. ERANSKINA

DESKRIBAPENA

Herri hau kostaldean dago, Kantauri Itsasoaren bazterrean eta Urola ibaiaren bokalean. Hiribilduak triangelu itxurako planta dauka, eta ekialde-mendebalde orientazioan egituratua dago gehien bat. Estrategikoki kokatua dago, leku malkartsu batean. Eremurik garaienean San Pedro eliza dago eta kaleak haren inguruan antolatzen dira. Eliza hori da herri honetan dauden eraikin enblematiko urrietako bat.

Zumaiako herriko arkeologi esparrua honela dago mugatua: iparraldetik Ardantza Bide kalea, hegoaldetik Tokiko kalestua eta San Pedroko etxeen atzeko aldeak, ekialdean Erribera kalea eta mendebaldean Foruen plaza. Eremu horretan mehelindun etxeak daude batik bat, kale paralelotan kokaturik. Etxe horiek altuera desberdinetakoak dira, eta kale batera edo bestera ematen dute, kokatuak dauden orubeak desnibel handia baitauka. Beren teilatuak bi isuraldetakoak dira eta lur zati txikia betetzen dute, estua baina luzea. Etxadi bakunak osatzen dituzte, batez ere herrigunearen mendebalderagoen dagoen lekuan.

Kale edota jendeak erabiltzeko espazio publiko gutxi dago, Erdi Aroko hirigintzaren ezaugarriak gaur egun arte gorde dituzten herriguneetan gertatu ohi den moduan. Kaleak estuak dira eta ia ez dago plazarik. Gure kasuan honako kale hauek ditugu: Harategi kalea, Zumbillo kalea, Kale Nagusia eta Olazabal Idazkariaren kalea, zeinaren elkargunean eremu zabalago bat eratzen den, nahiz eta ongi egituratua eta artikulatua ez egon, oso berandu San Juan plaza izena eman zitzaiona, eta ekialdeko muturrean San Pedro kalea (Mari kalea ere sartuko dugu).

San Pedro eliza monumental eta gotorraz gain, badira interes arkeologikoa edo artistikoa duten beste eraikin garrantzitsu batzuk ere, hala nola Olazabal etxea (XVI), izen bereko kalean eta Jauregia etxea (XV), Zumaia izenaz ere deitzen zaiona.


Azterketa dokumentala