Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 1998ko martxoaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
1386

AGINDUA, 1998ko otsailaren 12koa, Kultura sailburuarena, Bergarako Hirigune Historikoaren Esparru Arkeologikoa Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean, Monumentu Multzo izendapenaz Kultura Ondare gisa sartzen duena.

Bergarako Esparru Arkeologikoaren balio historikoa eta kultura aldetik duen interesa ikusita eta arlo honetan erabilgarri den lege-arautegian ezarritakoa kontutan hartuz, hots, Konstituzioaren 149.1.28. atala, Autonomia Estatutuaren 10.19. atala eta uztailaren 3ko 7/1990 Legea bera aintzat hartuta, ondasun hori Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko espedienteari hasiera ematea erabaki zuen Kultura sailburuordeak 1997ko azaroaren 21eko dataz.

Espediente hori administrazio-bidetik izapidatu ahal izateko, aipatutako 7/1990 Legearen 17 eta 11.3. atalean, eta honekin bat datozen gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz, jende guztiak espedientearen berri izan zezan, jendaurrean ikusgai jarri zen, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Bergarako Udalari entzuteko izapidetza ere burutuz.

Horrenbestez, legez ezarritako izapidetza guztiak behar bezala beterik, ez da inolako alegaziorik aurkeztu.

Orain arte adierazitako guztia kontuan hartuta; aipatutako Legearen 17. atalak ezarritakoari jarraituta; Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak proposatuta eta Euskal Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoen txostena ikusirik, hau,

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Bergarako Hirigune Historikoaren Esparru Arkeologiko Monumentu Multzo izendapenaz Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean, Kultura Ondare gisa sartzea.

Bigarrena.– Aipatutako Esparru Arkeologikoa mugatzea I. eranskinean ezarritakoaren arabera eta II.ean agertzen den deskribapenean oinarrituz.

Hirugarrena.– Bergarako Hirigune Historikoaren Esparru Arkeologikoa Euskal Kultura Ondareari atxikitako Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko eskaria egitea.

Laugarrena.– Bergarako Udalari, Esparru Arkeologiko hori babesteko bere udal hirigintzako planeamendu tresnan kontutan hartzea eskatzea, Euskal Kultura Ondarearen, uztailaren 3ko, 7/1990 Legearen 44.2 atalean ezarritakoa betetzeko.

Bosgarrena.– Bergarako Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuari zera jakinaraztea: esparru arkeologiko horretan egitekoak diren iharduera eta lan guztietarako, Foru Aldundiaren baimena beharko dela eta baimen hori lortzeko aurretiaz dagokion proiektu arkeologikoa aurkeztu beharko dela.

Seigarrena.– Bergarako Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Departamentuei eta Eusko Jaurlaritzako Lurraldearen Antolaketa, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari agindu honen berri ematea.

Zazpigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Egunkari Ofizialean argitaratzea.

Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko otsailaren 12a.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.

I. ERANSKINA / ANEXO I

fotolito

II. ERANSKINA

DESKRIBAPENA

Ibar-hondoan dago kokatua, lautadan, Deba ibaiaren ertzean eta Gasteiztik kostaldera Arrasate eta Deban barrena zihoan bidearen ertzean. Hiribilduaren planoa biztanleen asentamentua finkatu aurretik sortu eta planifikatu zen eta, beraz, oso erregularra da, laukizuzena eta txiki samarra. Gero zabaldu egin zen (XVI. mendean) eta, horrela, gaur egun Bergarako kasko historikoa osatzen duen eremua egituratu zen.

Iparralde-hegoalde zentzuan dago antolatua, bideari jarraituz, eta hiru kale paraleloz osatua dago: Barrenkale, Artekale eta Goenkale (mendebaldetik ekialdera). Baditu, bestalde, kantoi txiki elkarzut zenbait, eta horiei esker kale horien arteko komunikazioa bideratzen da.

Aztergai dugun eremuaren mugak, hau da, fundatu zen garaian (XIII. m.) hiribildua izango zenaren mugak, gure hipotesiaren arabera, hauek dira Bergarako hirigunearen gaur egungo planoan: iparraldean, Arrese kalea, hegoaldean, San Pedro kalea, udaletxea, San Martin Agirre kalea eta Apaizgaitegia (denak ere harresitik kanpo), ekialdean Trinitate komentuaren atzeko aldeko itxitura-pareta eta mendebaldean Irala kalea.

Eremu horren barruan espazio publiko gutxi dago. Kale zuzen eta meharrez osatua dago eta ez dago plaza moduan egituratutako inolako espazio irekirik. Hori Erdi Aroan sortutako hiriguneen ezaugarria da. Harresien barruko gainerako espazioak, San Pedro eliza salbu, etxebizitzak dira, mehelindunak.


Azterketa dokumentala